2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

jueves, 23 de abril de 2015

Nafarroaren Eguna 2015

apirilak 26 abril
Baigorrin
Nafarroaren eguna


Nafarroako bizidun atzo
herritarrak gira egun,
borondatean denetan gira
eta ofizialki nehun,
aila huntako mututasunak
baditu ainitz oihartzun,
eraikuntza da erantzun
xumetasun kulturan ditu
hainbeste aberastasun:
Elgarrekilan elgarrekiko
laguntzan goazen urrun !
Xumetasunak Kulturan ditu
hainbeste aberastasun:
Buruz asmatu, eskuz eraiki
Bihotza gora dezagun!



Aurten ere, Basaizea elkarteak Kulturaldi berri bat prestatu du. Baigorriko euskaldean, baina zabalgo ere jendea hitz ordu horren beha da, Nafarroaren egunarekin bukatzen dena. Kulturaldia, edo denboran Kultur Astea deitua zena, 1979 urtean sortu eta orain arte irauten du. Helburutzat du Baigorriko eskualdean euskarazko ekitaldien eskaintzea forma ezberdinetan: ikusgarri,antzerki, kantaldi, eztabaida, gogoeta… Eskas bati erantzuteko sortua, garaian euskarazko sorkuntzak eta emanaldiak arrunt murritzak baitziren. Gaur egun, eskaintza anitzez aberatsagoa da bainan ez dugu begi bistatik galtzen euskaraz bizi nahi badugu, horrelako ekitaldiak beharrezkoak direla eta orainik animaleko lana gelditzen dela, euskal kulturak leku oraindik ttipiegia duelako gure lurraldean. Beraz, gure maneran eta gure ahalekin entseatzen gira Euskal Herri barnekaldean kultura biziarazten eta bazterren animatzen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario