2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

domingo, 26 de abril de 2015

Euskararekin aldaketa dator

Emozioa. Poza. Indarra. Euskararen alde egindako lana. Eta lan horri aitortutako esker ona. Horiek izan ziren osagai nagusiak atzo Kontseiluak Iruñeko Anaitasuna kiroldegian egindako ekitaldian. Herri gogoa irudikatu nahi izan zuen erakunde horrek Iruñean. Herritarrek, egunero, euskararen alde egiten duten lana. Haien istorioak kontatuz. Txalotuz. Eta eskertuz. Sendotzeko asmoz ere bai, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok nabarmendu zuenez, «lana ez baita amaitu». Aurrera egiteko aldaketa behar dela berretsi zuen Bilbaok. Baina argi utzi zuen aldaketa hori ezin dela nolanahikoa izan. «Aldaketak euskara izan behar du ardatz».



Euskararen aldeko lana eta lan horrek jasotzen dituen erasoak irudikatu zituen atzoko ekitaldiak, musika eta dantzaren eskutik. Euskararen normalizazioa lortzeko behar diren lau zutabeak, batetik; eta euskararen legeak normalizazio horri aurre egiteko eraikitzen duen harresia, bertzetik. Dantzariak izan ziren atzo zutabeen zaindari; beltzez jantzitako pertsonaiek, berriz, harresia eraiki, eta zutabeak behera bota zituzten, behin eta berriz. Dantzariak nagusitu ziren, ordea. Harresia zen nagusi oholtzan, ekitaldiaren hasieran; bukaeran, berriz, normalizazioaren zutabeak.





Euskalgintzako ordezkariak oholtza gainean zirela amaitu da bi ordu pasatxoko ekitaldia. Hain zuzen, lau zutabetan igo dira, eta Kontseiluko Paul Bilbaok azaldu du normalizazioaren zutabeak zirela: marko juridikoa, plangintza, baliabideak eta herri gogoa: "Herri gogoaren zutabea irudikatzen du gaur Anaitasunak. Herri gogoak sendo jarraituko du; beste zutabeak ere sendotzea da orain kontua".


El Consejo de Organismos Sociales del Euskera (Kontseilua) ha comprometido este sábado la "emoción, ilusión y determinación" recibidas este sábado en su convocatoria ciudadana en Pamplona para destinarlas a "impulsar el cambio" con el que pretenden conseguir poder "vivir en euskera".



No hay comentarios:

Publicar un comentario