Apirilaren
25ean ANAITASUNARA !!!!
Aurrera egin du euskarak
urte hauetan Nafarroan. Aurrera egin du zure laguntzari esker. Bertan izan
zaitugu, irakasle, esatari, ikertzaile, ikasle, idazle, erabiltzaile,
laguntzaile... Zu zara euskarak aurrera egitearen protagonista. Proiektuak
eraiki dituzu, zure denboraz eta diruaz elikatu dituzu eta hizkuntza
komunitateari aurrera egiteko duzun gogoa kutsatu diozu.
Euskararen aldeko
jarduna Nafarroan epikoa izan da. Gu guztiok harrotasunez bete behar gaituen
jarduna. Unea da egindakoari dagokion balorea emateko, ordua da bat egiteko eta
datozen urteotan indarberriturik ateratzeko. Ordua da denon artean aurrera
egiteko modu eraginkorrenak zein diren aztertzeko. Ordua da, beraz, euskaraz
bizitzeko eskubidea errealitate bihurtzeko bultzada handi bat emateko.
Aldaketa garaia da.
Euskarak Nafarroan aurrera egingo badu beste hizkuntza politika batekin izango
da. Hizkuntza politika berria eta eragingarria behar du euskarak.
Apirilaren 25ean, Anaitasunan politika horren
oinarriak zein diren azaltzeaz gain, orain arte egindakoak eragiten digun
harrotasuna plazaratuko dugu bai eta, gutariko bakoitzak aurrera egiteko dugun
konpromiso tinkoa erakutsiko dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario