Kulunkan doaz Ezka errekaren bide
luze malkartsuan enbor lotuak
eta haiekin dator gure bailaran
antzinakoek mintzo zuten hizkuntza.
Garai garratzak iritsi ziren hona
hizkuntza galtzear zen gure etxeetan,
baina munduak daki euskara gure herrian
ekialdetik gogor berpiztuko dela.
EKIALTEA,
USKARAREN DIRDIRA;
EKIALTEA,
JALGI HADI KALERA !!!
EKIALTEA,
USKARAREN DIRDIRA;
EKIALTEA, USKARA MINGAINEAN !!!
Eguzkiaren izpi bero eta argiak
egunero argituz gure mendiak.
Arantzaz beterik nahiz ta egon urteetan
usain gozodun hizkuntz hau bizirik darrai,
Ipar-hegoko joan-etorrietan
artzaiak behera eta enarak gora.
Maiatzak 23an euskara ahoan
Zatoz Erronkarira Uskararen Egunera.
EKIALTEA,
USKARAREN DIRDIRA;
EKIALTEA,
JALGI HADI KALERA !!!
EKIALTEA,
USKARAREN DIRDIRA;
EKIALTEA, USKARA MINGAINEAN !!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario