Euskarari bidea eman behar zaio
Hay que dar paso al euskara
“Euskarari bide eman behar zaio, justiziazkoa delako,
oreka soziala bermatzeko beharrezkoa delako. Harritu gaitu azken hilabeteotan
hizkuntza-eskubideen bermeari begira hartu diren erabaki batzuek zer-nolako
erantzuna jaso dute. Eta hori ere azpimarratu behar dela uste dugu, neurri eta
keinu batzuk egon dira. Halere, harritu ez ezik, haserretu ere egin gaitu,
batzuk nola aztoratu diren, are gehiago kontzeptu batzuk oso modu interesatuan
erabili direlako. Benetako eztabaida saihestu nahi izan dute: berdintasuna
erdiesteko, herritar guztien eskubideak behar bezala bermatzeko, gizartean
bizikidetza egongo dela segurtatzeko… Horretarako guztirako neurriak hartu
behar dira. Hori guztia ere agerian utzi nahi dugu ekainaren 4an”.
Amaitzeko, euskaltzaleei ere erreferentzia egin die
Bilbaok. “Euskarari bide ematen diogula ere erakutsi nahi dugu manifestazio
horretan. Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuz, helduak euskaldunduz, euskal
kultura sustatuz, hedabideak gure eskura jarriz, lan mundua euskaldunduz… Eta,
noski, milaka herritarrek euskaraz bizitzeko hautua eginez euskarari bide
ematen diogu, eta hori ere karriketara atera behar dugu, are ikusgarriago egin
behar dugu euskaraz bizitzeko nahi hori. Izan bagarelako eta badagokigulako.
Hartara, ekainaren 4an euskalgintzari eta euskaltzaleei esker euskarari bide
ematen diogula ikusaraziko dugu”.
“Euskarari bide emateko hamaika arrazoi dagoela uste
dugu, halere, horietan guztietan garrantzitsuena euskaraz bizi nahi izatea
dago. Eta horixe haizaratuko dugu ekainaren 4an, alegia, euskarari bide eman
euskaraz bizi nahi dugulako” esanez eman dio amaiera agerraldiari idazkari
nagusiak
“Hay que dar paso al euskara porque es de justicia,
necesario para garantizar el equilibrio social. Nos han extrañado mucho las
reacciones que se han dado conforme a algunas medidas que se han tomado en pro
de la garantía de los derechos lingüísticos. Por otra parte, nos ha enfadado
cómo algunas personas se han exaltado, es más, teniendo en cuenta el uso
interesado que han hecho de algunos conceptos. Hay que tomar medidas para
enmendar todo esto. Eso vamos a reivindicar el 4 de Junio”.
“También
queremos demostrar que le damos paso al euskara. Formando un alumnado euskaldun
multilingüe, euskaldunizando adultos, impulsando la cultura, los medios de
comunicación en euskara, euskaldunizando el ámbito laboral… Y por supuesto,
eligiendo vivir en euskara le damos paso al euskara y vamos a hacerlo visible
el 4 de Junio”.
“Pensamos
que hay numerosas razones para dar paso al euskara, pero la más importante es
el deseo de vivir en euskara. Eso es lo que vamos a reivindicar a los cuatro
vientos el 4 de Junio, porque queremos vivir en euskara”, ha finalizado el
representante de Kontseilua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario