Urte berriari zer galde?
Egin dezatela gaitzek alde,
izan dezagula osasuna alde
ta egin elkarri irri debalde.
Urte berriari zer opa?
Egin dezagula denok topa,
bete askatasunaren kopa
ta kendu lotsaren arropa.
Badoa betiko urte zaharra,
hartu ona, baztertu txarra,
eutsi pozari, utzi negarra.
Badator berriaren oldarra,
badakar biziaren indarra.
Izan aske, ausart, ez koldarra,
izan fina, ekina, ez zabarra,
alboratu aitzakia kaskarra,
ito zuribide merke baldarra,
ilusioz bete dezagun bularra,
odolean grina, gogoa, garra,
ahaztu jendearen marmarra,
dastatu erronkaren aparra,
gogor heldu zezenari adarra,
elikatu barru-barruko harra,
erein ezpainetan irrifarra,
borondatean dugu iparra,
eztarrian, berriz, deiadarra
eta aho barruan, noski, izarra:
MIHIAN EUSKARA BARRA-BARRA,
GURE TERRITORIO LIBRE BAKARRA.
No hay comentarios:
Publicar un comentario