Euskaltzale andana batu zen Euskaraz Bizi egunean .
Goizeko 10:00etan hasi ziren dianak
herritarrei egitaraua hastera zihoala jakinarazteko. Ondoren, 10:30ean,
txupinazoa bota zen merkatu plazan. Goizean
zehar buruhandiak, gaiteroak, dantzari txikiak, trikitilariak, burrunba eta
erraldoiak izan ziren protagonista, Agoitzera hurbildu zen euskaltzale
andanarekin batera. Herri mugimenduaren eta artisauen azokan ere jende ugari
ibili zen batera eta bestera. Haurren txokoak ere arrakasta izan zuen eta
ehunka umek hartu dute parte eskulan tailerretan zein eurentzako jarri diren puzgarri
eta jolasetan. Zezen mekanikoa, ohe elastikoak… izan dute gozamenerako tarterik
txikienek.
Dianas y un chupinazo pusieron en marcha la edición
del 2013 de la fiesta del Euskaraz Bizi. Gigantes y cabezudos, gaiteros.,
danzaris txikis llenaron de bullicio las karrikas de Agoitz. La mañana estuvo
llena actividades para los pekes. Al mediodía
no faltaron ni el deporte rural ni lasas
pruebas de sokatira .
Herri bazkarian 450 lagun
inguru bildu ziren herriko plazan.ira Horren
ostean, Txan Magoak Agoizko Kultur Etxea ilusioz betetzen zuen bitartean,
Tximeleta taldearen txanda izan zen. Dantzan jarri zituzten euskaltzaleak. Eta
nola gainera! Egitarauaren oparotasuna medio, arratsaldeko kalejira
aldarrikatzailea 18:00etatik 18:30etara pasatzea erabaki genuen guztiok eguna
patxadaz pasa ahal izateko. 2.000 lagun inguru bildu ziren bertan eta Euskal Herri euskaldunaren aldeko
aldarriz bete zituzten Agoizko kaleak. Horiekin batera euskalgintza osatzen
zuten eragile ezberdinetako ordezkariak izan ziren
Alrededor de 450 personas
participaron en la comida popular. Por la tarde.mientras los pekes disfutaban
con el mago Txan, El grupo
Tximeleta nos animó con su música. A las
6:30 manisfestación de unas 2000 por las
calles de Agoitz reivindicando que queremos Vivir en Euskara.
EHEko kide Nestor Estebanek itxi
zuen ekitaldia. Euskaraz bizitzeko bidea guztiok eta gaurdanik egin dezakegula
azpimarratu zuen, eta euskara eta politika ez direla nahastu behar diotenen
aurrean euskarak politikak behar dituela aldarrikatu zuen: “Ezin dugu sasi
ofizialtasun eta menpeko hizkuntza politikak aldarrikatzen jarraitu.
Euskarari lehentasuna emango dioten legedi eta politikak aldarrikatzeko garaia
da!”.
Los representantes de Euskalherrian
Euskaraz acabaron el acto reivindicativo
exigiendo la oficialidad del euskara y pidiendo a la administración una
ley que garantice la comunicación en euskara.
Tras los discursos, de nuevo la música y el euskara fueron los
protagonistas de la noche.
Euskaraz biziko den herriaren
erakusleiho izan dugu Agoitz, eta deiadar ozena helarazi da bertatik Euskal
Herri osora. Ez zaitez espaloitik jaitsi. Euskaraz bizi!
No hay comentarios:
Publicar un comentario