ZUBEROAKO MASKARADAK
Larrainen apirilaren 7an
MASKARADAK Euskal Herriko kulturaren
oso atal garrantzitsua dira. Izatez, ona eta txarra kontrajartzen duen herri
antzerki arkaiko bat da, beste garai bateko ekintza fosilizatua. Maskarada
dantza edo ikuskizun bat baino gehiago da: euskal folklorearen inauteri-errito
nagusia izanda, bertan eskaintzen den dantza, musika, kantu eta antzezpenen
batura, eta ikusleen partaidetzaren integrazioa kontuan hartuta herrien arteko
komunikazio baliabide bat izatera heldu da.
Urtero inauteri garaian hasita eta ia
lau hiletan zehar Zuberoako herri batek urteko maskarada prestatzen du eta
sortutako lana, maskaradetako jaia, Zuberoako hainbat herritan erakusten dute.
Horrela herrien arteko harremana estutzen da. Gainera, oso modu informalean
egiten direnez (kanpotik goazenontzat groteskoa, gustu txarrekoa, ere izan
daiteke hainbat unetan), biztanleen arteko elkar ulertze hobea lortzen da giro
desinhibitu horretan. Esan daiteke Zuberoako Maskaradak direla Europa osoko
adierazpen folkloriko aberats eta osoenetarikoa. Aitzakia ederra, gainera, hain
gutxi ezagutzen dugun Zuberoa bisitatzeko eta bertako euskara urrunaz
gozatzeko.
El domingo, 7 de abril, las
calles de Larraine se llenarán de humor e ironía con la representación de las tradicionales Mascaradas de Zuberoa,
No hay comentarios:
Publicar un comentario