2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

viernes, 19 de abril de 2013

Sortzen Ikasbatuaz jaia 2013


Euskalherria herri zapaldua da hizkuntz eskubideei dagokionean ere. Administrazio ezberdinetan zatikatua dugun gure herri zaharrari begiratzerakoan, agerikoa da, lekuan leku helburu bera duen mugatze eredu ezberdinak garatu direla, hezkuntz eskubideak mugatzearren. Xuberoa, Lapurdi eta Baxenafarroan euskara bizi bizi baldin badago ere, euskara existitu ereez dela egiten dirudi legeari begiratzen badiogu, ofiziala ere ez da eta. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan berriz euskara ofiziala izanda ere legeak ez ditu behar bezalako bermeak eskaintzen euskaraz bizi ahal izateko. Eta Nafarroan, munduan beste inon ezagutzen ez den zonifikazioa ezarria dugu.
Sortzen-Ikasbatuaz elkartearentzat, bere lan ildo garrantzitsuenetariko bat, Euskarak Euskalherri osoan ofiziala behar duela izan aldarrikatzea da. Zentzu honetan, Vascuencearen legeak Nafarroan sortarazten duen errealitateak hartzen duen garrantziaz jabetuta, orain dela hiru urte Nafarroako zonalde ez euskalduneko herri batean, euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea herri eta auzo guztietan lema, lema orokor moduan hartu eta herriko jendea, eskualdeko jendea eta Biderra elkartea lagun hartuta aldarrikapen jai bat antolatzen hasi ginen.
2013ko Apirilaren 21ean Vilatuertan burutuko dugu jaia. Eta eman nahi dugun urrats berriaren erakusgarri, EUSKARA HERRIA JOSTEN! Izango da aurtengo erreibindikazio jaiaren lelo orokorra.




Euskalherria es un pueblo oprimido también en cuanto a derechos lingüísticos se refiere. Si miramos a nuestro pueblo que está dividido en diferentes administraciones, veremos que en cada lugar se han desarrollado diferentes maneras de limitarnos, con el objetivo de recortar nuestros derechos lingüísticos. Aunque en Xuberoa, Lapurdi y Baxenafarroa el euskera está más que vivo, si miramos a las leyes no parece que ni exista, no llegando a ser ni oficial. En Araba, Gipuzkoa y Bizkaia aun siendo el euskera oficial todavía no se ofrecen las garantías suficientes para poder vivir en euskera. En Nafarroa tenemos una Ley que divide esta en tres zonas que vulnera los derechos lingüísticos.
Para la asociación Sortzen-Ikasbatuaz, una de sus líneas de trabajo más importante es la reivindicación de la oficialidad del Euskera en toda Euskalherria. En este sentido, situando la importancia que toma la realidad que impone la Ley del Vascuence en Nafarroa, hace tres años, tomando como lema el derecho de vivir y estudiar en euskera en todos los pueblos y barrios, comenzamos a organizar una fiesta reivindicativa en un pueblo de la zona no vascófona junto con la gente del pueblo, gente de la zona y la asociación Biderra.
El 21 de abril del 2013 lo celebraremos en Villatuerta. Y como muestra de los nuevos pasos que queremos dar en este tema, el lema general de este año va a ser ¡COSIENDO EL PUEBLO DEL EUSKERA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario