Heldu zaigu, berriro ere,
Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian
oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da,
atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan.
Agate Deuna martiria
Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen
Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen
neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia baitzegoen.
Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion;
ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela.
Haurtxoen eta bularretako
gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokata ere bada
zenbait herritan Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak
izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta zenbait ermitatan, erromeriak.
Beste toki batzuetan, egun horren goizaldean, soro eta baratzetan, Kandelario
egunean elizan bedeinkatutako kandelak pizten ziren. Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan
den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta
eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten
ibiltzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario