2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

viernes, 14 de agosto de 2015

Agur eta Ohore EUGENIO ARRAIZAri


79 urterekin hil da Eugenio Arraiza (Iruñea, 1936) euskaltzale nafarra, duela urte batzuk idazten hasi zen memoriak amaitu gabe utzita. Azken hiruzpalau hamarkadetako euskalgintzaren eta kulturgintzaren alor askotan utzi du arrastoa Eugenio Arraiza jesuitak, batik bat Nafarroan..
Iragan mendeko 80ko hamarkadaz geroztik, nekaezin aritu da Eugenio Arraiza, esku bat behar zuten jarduera guztietan. Udako Euskal Unibertsitateko talde eragileko kide; Eusko Ikaskuntzako Nafarroako idazkari eta, tarte batean, Nafarroako lehendakari orde; Bertsozale Elkarteko lehendakariorde; Euskal Kantuzaleen Elkarteko lehendakari... Oso-oso hurbilekoa zuen, halaber, Euskal Herria Irratia, lizentziarik lortu ezinik ia hiru hamarkada daramatzan euskararen ahotsa Iruñerrian. Hori legeztatuta ikusi gabe ere hil da eta, esan bezala, bere memoriak amaitu gabe.
 Berak erakutsitako bidea jarraituko dugu uskara eta euskal kultura sustatuz.



 El navarro Eugenio Arraiza (Pamplona, ​​1936), mecenas de la lengua y la cultura vasca, ha fallecido esta pasada noche a la edad de 79 años. Fue uno de los fundadores de Radio Euskalerria, jefe de la Sociedad de Estudios Vascos en Navarra, vicepresidente de Nafarroako Bertsozaleen Elkartea, y Presidente en Navarra de Euskal Kantuzaleen Elkartea  y miembro activo de la Sociedad de Estudios Vascos.

Seguiremos trabajando por el euskara y la cultura vasca que Eugenio tanto amó.                           
GOIAN BEGO

GUARPENARI EZ ZAU AKABATAN TENPRA
ETA
BETI  GOGOAN IZANGO ZAITUGU

Erronkaribarreko euskaltzaleok

No hay comentarios:

Publicar un comentario