2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

lunes, 26 de diciembre de 2011

Olentzeroren eskaera

Olentzerok Erronkarirentzat

eskola berri bat eskatu du.

Olentzero también ha pedido para Roncal

una nueva escuela.

Olentzero joan zaigu

mendira lanera

eta hurrengo urtean

Erronkarin

eskola berri bat

ikusi nahi du.

El próximo año

Olentzero una nueva escuela

quiere ver construida en Roncal.

viernes, 23 de diciembre de 2011

jueves, 22 de diciembre de 2011

Olentzero Erronkaibarrean

Olentzero joan zaigu mendira lanera... ... Burgin 6:3oetan


Olentzero eta Mari Domingi Kukulatik jaitsiko dira. Haurrak eta helduak udaletxeko plazan zain izango dira. Bertan, Ongietorria Olentzero eta Mari Domingiri eta kanta. Handik kalejira, okindegira (geldialdia gaztaina erreak jateko), eta ondoren frontoira. Hantxe amaitu. Luntxa eta opari banaketa .


Hator Hator mutil etxera... ...Erronkarin 6:00etan


Olentzero menditik dator. Haurrak eta helduak su handiaren inguruan Erronkariko zubian zai egongo dira. Karriketatik kalejira alaitsua. Errota elkartean Olentzeroren hitzak eta ume guzientzat opariak. Segidan herri osoarentzat luntxa.



Horra, Horra ,Gure Olentzero... ...Izaban 6:00etan.


Belagoatik etorriko da Olentzero. Izabako karriketatik kalejira musikarekin, txokolatada eta zinema aretoan Olentzerok opariak banatuko ditu.


El Olentzero la noche del 24 recorrerá las calles de Burgi, Erronkari e Izaba y , entre cantos y antorchas, nos recordará que el euskara es nuestra lengua.

EGUBERRI ZORIONTSUAK ETA URTEBERRION¡¡¡¡¡

miércoles, 21 de diciembre de 2011

Zorionak Euskal Herria

Olentzero gurea


Abenduaren 24ko ilunabarrean Olentzero gure herrietara helduko da, Neguko solstizioaren suarekin Euskal Herriko bazter guztiak argituko ditu. Gau magiko honetan Olentzerok gure nahiak eta ametsak beteko ditu. Euskaldunon herrian Euskara bizirik dagoela gogoratu nahi digu. Bera joango da, baina 25tik aurrera danok Olentzero bihurtuko gara. Horra, Horra Gure Olentzero¡¡¡

La noche mágica del 24 de Diciembre, Olentzero llegará a nuestro valle recordándonos que el pueblo del euskara sigue teniendo futuro.

sábado, 17 de diciembre de 2011

Ostegun euskalduna

Ikasturte honetan, ostegun euskaldunaren dinamika indartu eta egonkortu nahi dugu. Orain arte, ostegun euskaldunak noizean behin antolatu eta ospatzen genituen. Aurten, aldiz, hori finkotasun eta maiztasun zehatzarekin egin nahi genuke. Aek eta Euskara Zerbitzuaren irudikoz, Ostegun euskalduna ezinbesteko tresna da euskara ikasten ari direnei bere ikas-prozesuan laguntzeko. Izan ere, eskola orduetatik kanpo mintzapraktika egiteko aukera bat eskaintzen die. Baina, beste alde batetik, euskara erabiltzeko eremu hauek sortzea ere baliagarria bada ibarreko euskaldunok harremanetan jarri eta gure hizkuntza ohituretan aldaketak eragiteko.


Jueves euskaldunes una buena ocasión para vivir en eukara.


miércoles, 14 de diciembre de 2011

Nere lehenengo hitza euskaraz

Euskaraz biziko den herriaren itsasora heltzeko errekaren parte diren ur tanta ugari biltzen dira, elkarrizketaz elkarrizketa esku artean duzun lan honetan. Kazetari, ekintzaile, irakasle, alkate, antzezle, herri mugimenduko kide, bertsolari... Ez daude bi ur tanta berdin, baina denek dute euskaraz biziko den herriaren alde izan, egin eta eragiteko konpromisoa."



Cada euskaldun palabra a palabra, frase a frase vamos construyendo el universo del euskara en cada rincón de Euskalherria.

Olerkiak Nicaraguaren alde

Gaztelu Elkarteak antolaturik Isabel Garzia Hualde olerkariak kitarra soinuarekin bere poemak irakurri zituen Uztarrozen. Bera Nicaraguako "Sandino" ikastetxearen proiektua bultzatzen ari da.


La Asociación Gaztelu organizó una lectura musicada de poemas autobiográficos. Isabel Garzia Hualde, autora del libro de poemas "El entremado luminoso", apoya con la venta de su libro el proyecto Centro Sandino de Nicaragua.




lunes, 12 de diciembre de 2011

Mikel Markez eta Martikorena Izaban.




Abenduaren 8an 152 euskaltzale Mikel Markezen eta Martikorenaren abestiekin Euskalherrian bizi garela sentitu genuen Izaban. Arratsalde honetan euskaraz bizitzeko aukera izan genuen.


Las canciones de Mikel Markez y Martikorena nos recordaron que vivimos en Euskalherria. Fue una tarde mágica en la que recordamos nuestras raíces.






ESKOLA BERRIA ORAIN


ESKOLA BERRIA ORAIN

Guraso garenok, urtero-urtero ikusten dugu Erronkariko Eskolak ez duela eta ezin izango duela gaur egungo hezkuntza beharrei erantzuteko gaitasunik izan.

Kontzentrazio honekin bi gauza garrantzitsu aldarrikatu nahi ditugu: batetik, gure seme-alabek segurtasun baldintza hobezin batzuk betetzen dituen ikastetxe batean ikasteko duten eskubidea eta bestetik, egunerokotasunean hezkuntza-lanek eskatzen dituzten toki-beharrak bermatzea. Azken finean, ikastetxe egoki bat nahi dugu Nafarroako Foru Elkartean jada dauden asko bezalako bat


Desde nuestra perspectiva de padres y madres, vemos año tras año como el Centro Educativo de Roncal no responde ni tiene posibilidades de responder a las necesidades educativas actuales.

Reivindicamos el derecho de nuestros/as hijos/as a disponer de un centro educativo que cumpla unas condiciones óptimas de seguridad y garantice las necesidades de espacios que la labor educativa requiere día a día. Un Centro Escolar digno, como muchos que ya existen en la Comunidad Foral de Navarra.

! COLEGIO NUEVO YA !


viernes, 9 de diciembre de 2011

Hizkuntza politikoa burujabea


EHEk, berriz ere, garbi adierazi nahi du Vascuencearen Legeak aldaketa osoa behar duela. Hori baita, indarrean dauden bestelako hizkuntza politika menderatzaile eta erasokorrekin batera, euskaldunon hizkuntza eskubideen urratzaile. Beraz, errotik aldatu beharrekoa da. Bestela, egungo egoera aldatzetik urrun izanen gara, eta euskaldunok bigarren mailako herritar izaten jarraituko dugu, ez dugu euskaraz bizitzeko eskubiderik izango. Euskarak, biziraungo bada, lehentasuna behar du bere herrian, eta hori ofizialtasunaren eta kanpo esku hartzerik gabeko hizkuntza politika burujabearen bidetik baino ez da etorriko.
Honenbestez, Vascuencearen legea pikutara bidali eta herri euskaldunari hauspoa emango dioten hizkuntza politika burujabeak aldarrikatzeko EHEtik deituko ditugun elkarretaratzeetan parte hartzera deitzen ditugu herritarrak.
Abenduaren 15ean bertan jendarteratuko dugu aipatu legearen inguruan EHEk egiten duen hausnarketa.

Euskalherrian Euskaraz denuncia una vez más la ley actual del euskara que hace que los euskaldunes seamos ciudadanos de segunda en Nafarroa. Porque queremos vivir en euskara, tenemos que modificar esta nefasta ley del euskara. Acude el 15 de Diciembre a las convocatorias de protesta que hemos organizado para exigir el cambio de dicha ley.

Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea!
EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ
Iruñean, 2011ko abenduaren 9an

Izan, egin, eragin


Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak 30 urte bete zituen 2009ko azaroaren 4an. Dokumentalak, sortze garaitik gaurdainoko EHEko hainbat kideren bizipenak eta gogoetak jaso ez ezik, hauetan eta bide horretan bultza egin duten zenbait euskaltzalerenak ere jaso ditu; iragana gogoan hartuz, etorkizuneko erronkak marrazteko.

martes, 6 de diciembre de 2011

domingo, 4 de diciembre de 2011

Uskararen aldeko manifestua

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2011


Urtebetetze festa da gaurkoa. Hemendik 10 egunera 25 urte beteko ditu hain maite dugun Vascuenceren legeak. Gure lege maite honek Nafarroa Garaia 3 zatitan banatu zuen, eremu euskaldun, español eta mistoa sortuz. Legearen bigarren atalean argi azaltzen den moduan, euskararen errekuperazioa, garapena eta babesa bermatu behar du, euskara nafar herritarron hizkuntza den aldetik. Berriz ere agerian geratzen da teoriak praktikarekin bat ez datorrela.

Murrizketak hain ugariak diren garaiotan, ez da harritzekoa euskararen alde lan egiten dutenen aurkako eraso ekonomiko zein politikoa; hurrengo urtetik aitzina bai euskaltegiei, bai euskal hedabideei eta bai euskararen aldeko kanpainei orainarte eskainitako dirulaguntzak nabarmen eginen du behera, hainbat kasutan ezerezean geratzen delarik.

Euskal hizkuntzarako garai txarrak datozela aurreikus badezakegu ere, gaur ez gara negar malkoetan itoko. Izan ere, bi aldarrikapen mota egin daitezke gaurko egunean. Bata, arestian aipaturikoan eta pesimismoan datza; agintarietaz kexu egitea da, “ley del vascuence”, diru-murrizketak eta antzeko bidegabekeriak salatuz. Bertzea, gure buruari begiratzean datza, hausnarketa eginez. Lehenengo diskurtsoa entzunda dugu sobera, beraz bigarrenaren haritik joko dugu. Gauza anitz hobetzeko badugu ere, ez dugu hain gaizki egin:

Jakin badakigu gure arbasoen hizkuntza errekuperatzea ez dela eginkizun erreza. Luze den bidea dugu aurretik. Uskara erronkariar karriketatik desagertzen hasi eta guztiz desagertu arte denbora anitx behar izan zen modu berean, erronkariar karriketan berriz uskararen zantzu batzuk entzutetik guztiz uskaldun bilakatu arte denbora ugari beharko dugu.

Hala bada, gaur xei eta dantza eguna da, eta ez kexatzeko eguna. Ahantzi ditzagun behingoagatik diskurtso pesimistak eta ekin diezaiogun uskara ibiltzera, erabiltzera eta berrerabiltzera, hau gastatzeko beldurrik izan gabe.

Estornes Lasak bere bertsoetan jaso zuen moduan,

“Erronkari-ko uskara il zeiku,
bai, baia, ibaxaren arima piztu da,
Ezkaurreko peña guzutik
kan dabila mundu guzutik,
ipuin kau, keben, kor eta kan,
ikasiren dokezu kantatan.”


El Euskara poco a poco va abarcando el terreno que le fue arrebatado. Sabemos que recuperar el habla de nuestros antepasados no es una tarea fácil, es un camino largo y fatigante, pero no por esto nos tenemos que venir abajo: desde que el uskara empezase a desaparecer hasta que lo hizo completamente pasaron muchos años, del mismo modo que desde que se empieza a escuchar un mínimo de uskara en las calles roncalesas hasta conseguir un entorno totalmente euskaldun necesitaremos muchos años.


“SE NOS HA MUERTO EL USKARA RONKALIAR,
SI, PERO, EL ALMA DE VALLE SIGUE VIVA;
DESDE LA PEÑA DE EZKAURRE
SE EXTIENDE A TODO EL MUNDO.
ESTE CUENTO, AQUÍ, ALLÍ Y MÁS ALLÁ
APREDERÁS A CANTAR.”

Izaban, 2011ko abentuaren 3a.