2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

miércoles, 17 de mayo de 2023

martes, 16 de mayo de 2023

2023 Ekialteko ibarretako KANTUZ

2023 maiatzaren 13an Aezkoako, Zaraitzuko eta Erronkariko ibarretako kantuzaleok Erronkariko karrikaz karrika ibili ginen I.PIRINIOETAN KANTUZen topaketa ospatzen. Hurrengo urtean Zaraitzun berriro elkartuko gara.


 

2023 Uskara Egunaren laguntzaileak

 

Eskerrik anitx zuen laguntzarengatik

1400€



lunes, 8 de mayo de 2023

2023 Egitaraua


 

2023 ume guztientzako ekitaldia


 

2023 Herri Bazkaria

 


2023 Erronkarin 26. Uskara Eguna

 Maiatzaren 20an

Erronkarin

26. Uskara Eguna




2023 Erronkaribarra uskararen bidea egiten

 

Erronkari, uskararen ebiltari

 

Iritsi da Erronkarira, beste behin ere, Uskararen Eguna antolatzeko lekukoa. Laugarren aldia dugu jada, eta aurtengo ediziora aurpegi berriak batu zaizkigu: gazteak eta ez hain gazteak, euskara aspalditik zekitenak eta euskaradun bihurtu berri direnak, euskara betidanik maite izan dutenak eta berriki hasi direnak euskara maitatzen, miatzen, mingainarekin dastatzen.

 

Sorioneku urtea dugu aurtengoa, beraz. Eskuak berebiziko garrantzia hartu du aurten gurean, iraganarekin lotu baikaitu Irulegikoak. Eta horrek erakusten digu euskara mingainarekin ez ezik, gorputz osoarekin egiten dela: burua, bihotza eta eskua behar dira hizkuntza batek biziraun dezan, eta nola ez, oinak ere beharrezkoak dira. Izan ere, Erronkaribarra, ezer baino lehen, ibiltarien herria izan da: iparraldera mugitu izan gara, hegoaldera, jakinminagatik mugitu gara, baina baita beharragatik ere. Xin-xoanean bizi den herria gara, eta modu batean, euskara ere horrela ibili da gurean eta gurekin, aurrera eta atzera.

 

Pausoz pauso aldendu zen garai batean, eta orain, pausoz pauso bueltatu da, egindako bide beretik. Horregatik, aurten ibiltariak izan ditugu gogoan: urratsez urrats etorkizuna marrazten joan direnak, eta nola ez, euskara zabaltzen joan direnak. Batzuetan motelago, besteetan ziurrago, baina beti aurrera egin dutelako erronkariarrek eta gure hizkuntzak, uskarak. Ez dezala ibilaldi honek etenik izan.

 



Tras 8 años vuelve a Roncal el testigo para organizar el Uskararen Eguna.  A la edición de este año se han sumado nuevas caras: jóvenes y no tan jóvenes, quienes sabían euskera desde hace tiempo o bien son euskaldunberris, quienes siempre han amado el euskera o recientemente se acercan a él.

Es por tanto una edición y un año de felicidad, de sorioneku. La mano de Irulegi nos ha unido a un pasado que desconocíamos, y eso nos enseña que no solo se hace euskera con la lengua; hace falta todo un cuerpo: el corazón, los brazos, la mano, y cómo no, el pie. Y si de algo sabe el Valle de Roncal, es de caminar, ya que el nuestro es un valle de andariegos y andariegas: hacia el norte, hacia el sur, por placer, por curiosidad o por necesidad, las y los roncaleses han utilizado el pie para avanzar, para conocer nuevos horizontes, en fin, para vivir.

Por eso, este año queremos poner en relieve la importancia del caminar no solo como roncalesas/es, sino el caminar del euskera por nuestros pueblos, senderos y ríos: a veces zirriplo-zarraplo, otras veces con decisión, otras muchas pasito a pasito, pero siempre hacia delante, aurrera.

 

2023 Pirinioetan Kantuz

 


Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkari ibarretako kantuzaleok

karriketan kanta kantatari

 

Los valles del Pirineo impulsando el USKARA