2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

viernes, 30 de noviembre de 2012

Abenduak 3, Nafarroaren Eguna

                                                  
Abenduak 3 Diciembre
Iruñeko Gaztelu Plazan

Nafarroaren  Eguna
Día de Nabarra

Zangotzako gaztelua

Abenduak 2 Diciembre
Mojonamiento del Castellón de Zangotza

Bolibiako Iraultza

Iepa gaztek!
Hurrengo larunbatean, Abenduak 1, Boliviari buruzko hitzaldia egingo egingo dugu Erronkariko errota elkartean arratsaldeko 19:00tan Askapenaren bitartez brigadan joan ziren brigadisten eskutik.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

miércoles, 28 de noviembre de 2012

Euskaraz bizitzea, gure eskubidea



Bi urte baino gehiago pasa dira 2010 urteko maiatzean Iruñeko karriketan euskaraz bizi nahi dut aldarria entzuten hasi zenetik. “Lehenik euskaraz bizi nahi dut txartela eskuetan Iruñeko alde zaharra zeharkatu zuen lagun batek, herritarren besarkadak eta babes beroa jasoz. Egun batzuk beranduago, maiatzaren 15ean, milaka herritarrek euskaraz bizi nahi dut ideiarekin bat egin eta harro erakutsi zituzten aldarri hori idatzita zeukaten txartelak, inoiz Iruñean euskararen alde egin den manifestaldirik jendetsuena osatuz” esan du Kontseiluko idazkari nagusi Paul

“Honela, Iruñeko manifestazio hartatik bi urte eta erdi pasa direnean, abenduaren 1ean, berriz ere, euskaraz bizitzeko gure nahia agertu eta euskaraz bizitzeko aukerak eskatuko ditugu, oraingo honetan Donostian eta Euskal Herriko gainerako herritarrekin batera. Izan ere, euskaldunok hiztun komunitate bakarra osatzen dugun heinean, euskara normalizatzeko, hizkuntza-politika bat eta bakarra behar dugu botere publiko eta pribatuengandik, behingoan euskaraz bizitzea ahalbidetuko digun hizkuntza-politika eragingarria”.Bilbaok. 


Dos años han pasado desde que nos juntamos en las calles de Iruña reivindicando nuestro derecho a vivir en euskara y de nuevo, el 1 de diciembre, nos juntaremos otra vez en Donosti  recordando que  todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskalherria queremos seguir viviendo  y comunicandonos en euskara.



Pirinioko herrientzat osasun duina


viernes, 23 de noviembre de 2012

miércoles, 14 de noviembre de 2012

Kaixo, familiak:
Honen bidez, heldu den azaroaren 24an, larunbata, egingo den haurrentzako tailerrari buruzko argibideak ematen dizkizuet. Izen-emateak: azaroak 20 baino lehen. Guraso eta senide euskaldunok tailerrean parte hartu dezakezue haurrekin euskararen erabilera lantzeko.
Kaixo:
Adjunto os envío información sobre el taller infantil que hemos organizado para el sábado 24 de noviembre. Inscripciones: hasta el 20 de noviembre. El taller está abierto a madres y padres o familiares euskaldunes que quieran trabajar el uso del euskera con l@s txikis.

Asteazken euskalduna


Kaixo, lagunok!

Erronkaribarko AEK Euskaltegitik eta Euskara Zerbitzutik ikasturte honetako lehenengo Asteazken euskaldunerako gonbitea luzatu nahi dizugu. Hitzordua azaroaren 21ean izango da, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean Errota elkartean. Aspaldiko partez berriz ere elkartu eta mingaina dantzan jartzearekin batera, Hutsun txalaparta taldearen kontzertu didaktikoa gozatzeko aukera izango dugu.  Horren ondoren, afari autogestionatua egingo dugu.

AEK eta Euskara Zerbitzuaren irudikoz, Asteazken euskalduna ezinbesteko tresna da euskara ikasten ari direnei bere ikas-prozesuan laguntzeko. Izan ere, eskola orduetatik kanpo mintzapraktika egiteko aukera bat eskaintzen die. Baina, beste alde batetik, euskara erabiltzeko eremu hauek sortzea ere baliagarria bada ibarreko euskaldunok harremanetan jarri eta gure hizkuntza ohituretan aldaketak eragiteko.
Horregatik guztiagatik, horretan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

lunes, 5 de noviembre de 2012

Suargiko Jaia


Azaroaren 3an Suargi tabenak jai ederra antolatu zuen Erronkarin. Arratsaldetik aurrera talde ezberdinek   taberna inguruko karrikak animatu zituzten. Ilunberiko Altxatu taldearen kontzertua goraipatu nahi dugu. Eutsi eta segi aurrera. Hona hemen kantatu zuten  habanera.

Irunberri lumbier
Urdin gorri
Gorri-gorri urdin
Iguzkil argiaren argiz
xarmant ta harrigarri hori.

Hantxe goian Arangoiti
Edo plazan berdin
Musika duzu
dantza kanta maitatu
gure habanera
Polita ongi etorria
bihotzez margolaria.

Irunberri lumbier
Irunberri polita!
Irunberri lumbier
xarmant ta harrigarria!


El Bar Suargi de Roncal organizó  su fiesta para todo el valle. Espectáculos, comida popular y conciertos que duraron hasta la madrugada. Buen rollo y mejor ambiente. La participación excelente. Esker anitx Suargi!

domingo, 4 de noviembre de 2012

Pirineoan Osasun Duina


PIRINIOAN OSASUN DUINA NAHI DUGU!



Gure OSASUN ETXEen zerbitzu duinak aldarrikatatzeko eta Nafar Gobernuak aurrera eraman nahi duen erreforma salatzeko asmoz Pirinioko 150 hautetsiok martxa hau antolatu dugu.
Proposaturiko errekorte hauek gure funtzionamenduan eta batez ere larrialdien zerbitzuetan eragin zuzena izango dutenez, Pirinion bizi garenok bigarren mailako hiritarrak izan nahi ez dugula ozenki adierazi nahi dugu gaur.

Los cargos electos del Pirineo os hemos convocado a esta marcha preocupados por la actual situación del servicio sanitario de nuestra zona y por la reforma sanitaria que pretende llevar a cabo el Gobierno de Navarra.
Esta reforma lejos de mejorar va a suponer un recorte fundamentalmente en el servicio de urgencias, evidenciando una vez más que somos ciudadanos de segunda.

Horregatik gure eskualdeko osasunaren errealitea eta beharrak adierazteko asmoz Osasun zerbitzuek osatutako txostena izenpetu dugu.                                          
Txostena 150 hautetsien izenpekin Nafar Parlamentuan aurkeztu dugu eta laister gure eskaerak eta beharrak garbi eta argi entzun ditzaten Parlamentuko Osasun Batzordearen aurrean agerraldi bat eginen dugu.

Por ello hemos suscrito el documento elaborado por personal sanitario de la zona en el que se refleja la realidad y necesidades de nuestras zonas.
Este documento junto a 150 firmas de los cargos electos se ha presentado  en El Parlamento. En  este momento estamos a la espera de comparecer ante La Comisión de Sanidad con  todos los grupos parlamentarios.



Pirinioaren ahotsa entzun dezaten eta aintzat har gaitzaten, batera lan egin behar dugulako.
Osasun erreforma berriarekin Nafarroako Gobernuak gure eskualdeko osasun zerbituari kalte egiten diolako.

¡Porque tenemos que hacernos oír como Pirineo, y entre todas y todos trabajar para que se nos tenga en cuenta
Porque con la nueva reforma sanitaria que pretende el Gobierno de Navarra se verá mermado el servicio sanitario de nuestra zona.

PIRINIOAN OSASUN DUINaren alde gaudela aldarrikatu nahi dugu.

Queremos reivindicar UNA SANIDAD DIGNA para todos los habitantes del Pirineo.