2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

domingo, 31 de marzo de 2019

2019 Korrikalariak uskararen alde

Euskararen aldeko jendetza Burgitik Bidankozera ibili den 'Erronkaribarko Korrika'n...
...eta korrikaldiaren amaieran, giro ederra Bidankozen pintxo-potearekin
 eta Uskararen Eguneko materialaren salmentarekin. 


Multitud a favor del Euskera en la 'Korrika del Valle de Roncal' que ha ido esta mañana desde Burgui hasta Vidángoz...
...y tras la carrera, gran ambiente en Vidángoz con pintxo-pote y venta de material del Uskararen Eguna. ¡Klika!

jueves, 28 de marzo de 2019

2019 XXI Korrikaren abestia


Gure erritmora
nire, zure, gure erritmora
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA


viernes, 22 de marzo de 2019

2019 Txillardegi omendua


Txillardegi da, askorentzat, gerra ondoko Euskal Herrian izan zen belaunaldien arteko etenaren protagonista nagusietakoa. Giro horretan —eta tradizioaren aurka― ernatu zen pentsamendu berriak politika, kultura, filosofia eta erlijioa zituen berezko arlo.
Txillardegik utzitako ondarea, literaturan, ikerkuntzan, irakaskuntzan, euskalgintzan, handia da; bere sasoian, KLIKA egin zien euskarari, literaturari, herriari...
Txillardegiren kezka nagusia zen aldarrikatzea herriak hizkuntza beharrezkoa duela eta Euskal Herriak euskara ezinbesteko ezaugarria duela.
21. KORRIKAn Txillardegi omentzeko proposamena dakargu; egundoko lana egin zuelako, eta euskaldunon historian egin den gauzarik inportanteena ziur aski Txillardegiri zor diogulako. Ezin da esan hori baino gehiago. Euskararen historian, bada gauza bat oinarrizkoa, beste guztiak baino garrantzizkoagoa, eta hori estandarra sortu izana da: EUSKARA BATUA.





















Txillardegi es, para muchas personas, uno de los protagonistas de la ruptura generacional vivida en Euskal Herria tras la guerra. En aquel ambiente -y en contra de lo que dictaba la tradición- brotó un nuevo pensamiento que incorporó como ámbitos propios la política, la cultura, la filosofía y la religión.
Txillardegi nos ha dejado un gran legado en campos como la literatura, la investigación, la educación y la actividad cultural vasca. En sus tiempos, HIZO KLIK sobre el euskera, la literatura, el pueblo…
La principal preocupación de Txillardegi era reivindicar que el pueblo necesita su lengua y que el euskera es el emblema imprescindible de Euskal Herria.

Aprovechando  este año se cumple el 50 aniversario del EUSKERA UNIFICADO, y bajo el convencimiento de que así lo merece, nuestra propuesta es homejear en la 21ª KORRIKA a Txillardegi. Con ello, agradeceremos su gran labor, ya que a él debemos probablemente la cosa más importante realizada en la historia de Euskalherria: la unificación del euskara. 


miércoles, 13 de marzo de 2019

2019 Erronkaribarrean Klika egiten


2019 KORRIKAren mezua


Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea.Hautua da euskara ikastea, erabiltzea, inplikatzea, jauzia ematea. Klika egitea da euskaraz ahalduntzea, euskaltegietan matrikulatzea.

Klika da herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartzea. Konpromisoak hartzeko garaia da.

Klika garai berri bati, kulturari, gure hizkuntzari. Egin klik begiak ondo irekita. Hartu arnasa sakon, euskal inguruneari begiratu, eta klik egin bizitzeko, aske izateko, euskara aukeratzeko. Egin klik, ikimilikiliklik! AEK-k euskara du gizarte berri baten ardatz, eta mundu horretarako zu aukeratu zaitu, zugan klikaturik. Klika, etorkizunera salto egiteko. Klika Korrika.



Cada Klik es una elección, elegir el euskera, tomar una decisión. La decisión es aprender euskera, utilizarlo, implicarse, dar el salto. Hacer Klik es empoderarse en euskera, matricularse en el euskaltegi.
Un Klik es adoptar medidas a fin de garantizar los derechos lingüísticos de todas las personas. Es tiempo de compromisos. Haz Klik en una nueva era, en la cultura, en nuestra lengua.
Haz Klik con los ojos bien abiertos. Toma aire profundamente, observa el entorno euskaldun, y haz Klik para vivir, para ser libre, para elegir el euskera. Haz Klik, ¡ikimilikiliklik! AEK considera el euskera como el eje de una nueva sociedad, y te ha elegido a ti para que formes parte de ese mundo, haciendo Klik sobre ti. Un Klik para dar un salto hacia el futuro. Haz Klik en Korrika.

jueves, 7 de marzo de 2019

2019 Kontzertu eta afaria


martxoak 9 marzo
Urzainkin kontzertua
NESKAK antolatzaile
eta
Izaban afaria



miércoles, 6 de marzo de 2019

2019 Eskerrik anitx zuen adorearengatik



Egun berezi honetan        
Kebenkok Erronkaribarko emakume guztiak
omendu nahi du. 

lunes, 4 de marzo de 2019

2019 Greba Feminista Erronkarin


Gertu dugu martxoaren 8a eta aurten ere emakumeok mundua gelditu dezakegula erakutsiko dugu!! 💪🏽💪🏽
M8aren inguruan Gazteluk antolatutako ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu eta Pirinioetako emakumeen sareak greba feminista ikusarazteko egindako deialdian ere!! 🚗🚙🚗

Se acerca el 8 de marzo y este año vamos a demostrar de nuevo que las mujeres podemos parar el mundo!! 💪🏽💪🏽 
Os animamos a participar en las actividades que ha organizado Gaztelu en torno al 8M y también en el llamamiento para visibilizar la huelga feminista de la red de mujeres del Pirineo!! 🚗🚙🚗 — en Roncal.


2019 Izaban eta Erronkarin Herri Inauteriak





Izaban eta Erronkarin aurten ere Herri-Inauteriak ospatu ziren.
Amanditzarko eta zarratrakoa karriketatik ibili ondoren  sute handi batetan  eraldatu ziren.
Suaren poderioz Erronkarko jendeak naturaren  indarra jaso zuen.



Izaba y Roncal celebraron el carnaval rural.
Sus personajes. amandizarko y Zarratrako, acabaron en la hoguera después de recorrer las calles de ambos pueblos.
La fuerza de la naturaleza volvió a renacer en la gente del valle.