2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

sábado, 31 de marzo de 2012

Burgiko gazteluaren Monolitoa

Burgiko Kukulan Gazteluaren Monolitoaren inauguraketa

La Comisión popular Nafarroa Bizirik 1512-2012 ekimeneko Erronkaribarko Herri batzordeak ekitaldi bat antolatu du apirilaren 6rako, ostirala, Burgin. Gonbidatuta zaudete!

Colocación del Monolito del Castillo de Burgi en la Kukula
La comisión del Valle de Roncal de la iniciativa Nafarroa Bizirik 1512-2012 ha organizado un acto festivo para el próximo 6 de abril, viernes, en Burgi. ¡Estáis invitad@s!

viernes, 30 de marzo de 2012

Gaztelua konkistatzeko 2.saiakera

1515ean berriro ere Burgiko gaztelua bereganatzen saiatu ziren Nafarroako erregearen aldekoak. Erronkariarrek 100 gizon armatu besterik ez zituzten bildu Petri Sanzen agindupean, besteak Italian zeudelako, eta saiakerak porrot egin zuen. 1516Ko udaberrian Erresuma konkistatzeko bigarren saiakera egin zen. Nafarroako Pedro mariskalaren agindupeko armadak Arrakogoiti bizkarra igaro zuen, baina Villalva koronelaren mugimendu trebeak eraso horren porrota ekarri zuen, mariskala atxilotuz. Naxerako dukeak, Nafarroako errege-ordeak, eskualdea bisitatu zuen defentsa guneak indartzeko asmoz, Burgiko gaztelua berritzea erabaki zuelarik, nahiz eta erronkariarrek gazteluaren suntsipena nahiago izan. Del Valle almiranteak 1875 libera nafar (300 dukatu) eskaini zizkion ikuskari gaztelarrari bertan behera utzi zezaten. Azkenik 1919an eraitsi zuten eta harriak elizaren berreraikitze lanetan erabili zituzten.

En 1515 hubo un nuevo intento para reconquistar el castillo de Burgi. Los roncaleses sólo pudieron reunir 100 hombres de armas bajo el mando de Petri Sanz porque el resto estaba en Italia y el intento de recuperación del castillo fracasó. En la primavera de 1516 se puso en marcha el segundo intento de reconquista del Reino. Un ejército comandado por el mariscal Pedro Navarro pasó por el collado de Arrakogoiti, pero una hábil maniobra del coronel Villalva hizo fracasar este nuevo ataque, apresando al mariscal. El duque de Nájera, virrey de Navarra, visitó la comarca para reforzar las posiciones defensivas e impedir posteriores levantamientos. Su decisión fue unicamente restaurar el castillo de Burgi, aunque lo que realmente deseaban los roncaleses era que se demoliese dicha fortificación El mismo almirante del Valle ofreció 1.875 libras navarras (300 ducados) al inspector castellano para que decretase su derrocamiento. Finalmente en 1919 fue demolido, y sus piedras se emplearon para la reconstrucción de la iglesia..

Burgiko Gazteluaren konkista 1512an

1512ko abuztuko azken astean Albako Dukeak Pirineoak zeharkatu eta Behenafarroa bereganatzeko armada prestatu zuen, bide batez Erronkariz ere jabetuz. Aldi berean Carlos Pomarren agindupeko armada aragoiarrak Burgiko gaztelua hartu zuen mendean. Gune estrategikoa zen, Erronkariko sarrera eta Biarnorako bide nagusia. Nafarrek erantzun zuten Otsagabian urriaren 18an La Palice generalaren eta Albreteko Juan III.aren agindupeko armadaz. Burgiko gaztelua inguratu zuten barruan 400 gaztelar zirelarik, bi egunez, eraso eta amore eman arte, borrokan Valdes kapitaina hil zelarik. Artileriarik gabe izan zen erasoa eta gogor eutsi zioten arren kapitaina hil zenean amore eman zuten. Gaztelua utzi ondoren, armarik gabe, Aragoira bidali zituzten itzulian eta gaztelua, kaltetu samar, berriro lehengo jaunari eman zioten, Ladron de Mauleoni, eta horrek errege katolikoaren aldeko erronkariarrak espetxeratu zituen. Hala ere, Nafarroako erregearen aldekoak Biarnora ihesi joan zirenean gaztelua utzi behar izan zuten. Agintari gaztelarrek gaztelua berritu zuten eta Siguesko jaunaren esku utzi zuten.

En la última semana de agosto, el duque de Alba preparó un ejército para atravesar los Pirineos por Erronkari con intencion de invadir la Baja Navarra,.Simultáneamente, tropas aragonesas al mando de Carlos de Pomar conquistaron el castillo de Burgi. Este era un enclave estratégico por ser la puerta de acceso al corredor roncalés, es decir, a una de las principales vías de acceso al Bearn. En Octubre del 1512 Los navarros reaccionaron y una columna al mando del rey Juan III y el general La Palice entró el 18 de octubre por Otxagi. Sitiaron el castillo de Burgi, defendido por 400 castellanos y tras dos días de sitio, logrando su rendición. En el asalto murió el jefe de la guarnición castellana, el capitán castellano Valdés. Tras entregar la fortaleza y desarmados fueron obligados a dirigirse a Aragón y el castillo, muy dañado, se entrego a su antiguo alcaide Ladrón de Mauleón que encarceló a los roncaleses afectos al Católico. Sin embargo, la retirada de los legitimistas—de los partidarios de los Reyes de Navarra--- al Bearne hizo que de nuevo el control del castillo pasase a manos de Castilla, siendo su nuevo alcaide el Señor de Sigüés

martes, 27 de marzo de 2012

viernes, 23 de marzo de 2012

1516: Erresuma bereskuratzeko 2.saiakera


1516 gertaturiko Fernando Katolikoaren heriotzak nafar abertzaleak bultzatu zituen legezko erregerentzat erresuma bereskuratzera. Nafarroako erregearen armadak Donibane Garazi setiatu ondoren, Orreagan sarttzeko ahaleginak egin zituen. Gudaloste gaztelauek eragotzi zioten. Pedro de Nabarra mariscala 1200 gizon zituela, Arrakogoitiko lepotik Erronkaribarreruntz abiatu zen. Villalva coroneralen gudalosteak armada nafarra atzerarazi zuen eta Erroibar, Aezkoa eta Zaraitzu zeharkatuz eta zelada batetan Pedro de Nabarra eta agramontes gehienak preso hartu zituzten. Juan de Albret erregeak Donibane Garazi hiriari jarritako setioa altxatu zuenean, erresuma bereskuratzeko bigarren saiakera amaitu zen.

A mediados de Marzo se iniciaba la incursión en la Baja Navarra. Por una parte el rey Juan se encargó de sitiar la fortaleza de Donibane Garazi, enviando al vizconde de Baigorri a ocupar Orreaga. Por otra, el Mariscal Pedro de Nabarra, entró por el puerto de Arrakogoiti, donde se le juntaron vecinos movilizados por los valles de Salazar y Roncal. Sin embargo la rápida intervención del coronel Villalva obligaron al mariscal a rendirse el día 25 de marzo. Pocos días después, se ponía punto final al segundo intento de recuperación del reino, cuando el rey Juan se vio obligado a levantar el cerco de Donibane Garazi, que fue saqueada por ejército comandado por Villalva.

miércoles, 21 de marzo de 2012

martes, 20 de marzo de 2012

LIP DUP USKARA EGUNERAKO


Kaixo:

Bidankozeko herriak aurtengo Uskararen egunean euskararen aldeko lip dup bat grabatu nahi du ibarreko elkarte eta talde guztiekin zein nahi duen jende ororekin batera. Zure elkarteak, taldeak, edo koadrilak ekimenarekin bat egin nahi badu, mezua bidali euskera@vallederoncal.es edo uskara12@hotmail.es helbideetara.

Anima zaitezte eta parte hartu!


El pueblo de Bidankoze va a grabar un lip dub a favor del euskera en el Uskararen eguna en colaboración con asociaciones y colectivos del valle y toda persona interesada. Si tu asociación, colectivo, o cuadrilla, quiere participar, enviad un mensaje a una de estas direcciones: euskera@vallederoncal.es edo uskara12@hotmail.es.

¡Animaos!

lunes, 19 de marzo de 2012

Donostian, bai Euskarari


Jendetza bildu da "euskalduna naiz eta harro nago" lelopean EHEk egindako Nazio Manifestazioan. Eguraldiari aurre eginez, euskaraz bizi nahi duen herria bizirik dagoela argi geratu da.



Las calles de Donosti se llenaron de euskaldunes el pasado 17 de Marzo diciendo bai euskarari.


EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO!!!!!!!!!

lunes, 5 de marzo de 2012

Euskaraz Bizi Eguna 2012


EHEk deituta Euskaraz Bizi Eguna izango da heldu den martxoaren 17an Donostian. Auzolanetik sortutako egitarau zabala izango du euskaraz bizitzeko hautuari hauspoa eman eta jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen egitsmoak. Egitarau zabal horren baitan, azpimarratzekoa izango da "Euskalduna naiz eta harro nago!" lelopean egingo den Nazio Manifestazioa. Hementxe duzu manifestazioari, eta bide batez, Euskaraz Bizi Egunari zure atxikimendua agertzeko modua.

Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; norbanako zein komunitate, euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gaudela erakusteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; herri euskaldunaren eta euskararen alde egotetik harago, horren alde egiteko prest gaudela adierazteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna.

El 17 de marzo se celebra en Donosti el día del euskara. En un ambiente festivo se reunirán los euskaltzales haciendo realidad su deseo de vivir en euskara.

EUSKALDUN IZATEAZ HARRO NAGO.

Maskaradak 2012

Urtenko maskaradak berantarekin hasiko dira. Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien alkarteak antolatürik, apirila eta maiatza artean izanen dira bost igantez.
Horra datak :
apirilaren 8an Hokin
apirilaren 15ean Muskildi-Urdiñarben
apirilaren 22an Lexantzün
apirilaren 29an Barkoxen
maiatzaren 6an Gamere-Zihigan
Azkenik, Herri Urratsen aintzira ützüli bat ere eginen düe maiatzaren
13an, bena arrestiriko joküa eman gabe.

Este año tambien se celebrarán las mascaradas en Zuberoa. Durante 5 domingos los exalumnos y exalumnas de las ikastolas recorrerán Hoki, Urdiñarbe, Lexantzu, Barkoxe eta Gamere-Zihiga reviviendo el rito del carnaval. La vieja fiesta del carnaval continúa viva.