2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

miércoles, 31 de enero de 2018

Agate Deunaren Koplen Kantua

2018 Agate Deuna Izaban


2018 Agate Deunaren Koplak

Neguan sartu eta oles egiteko garaia heldu da. Gaur, Agate Deunaren bezperan, koplak eta kantuak entzungo ditugu Euskalherriko herri guztietan.


Zorion etxe hontako denoi                                                                                   agur egitera gatoz,    _
aterik ate oitura zarra
aurten berritzeko asmoz. _ _ _
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz. _
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nai dugu gogoz. _ _ _



Agate Deuna bezpera dugu
Euskal Herriko eguna, _
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna. _ _ _
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna. _
Haren laguntzaz bete gentzake                                                                                          egun hontako jarduna. _ _ _

Una de las tradiciones mas importantes y arraigadas de Euskalherria se celebra la víspera de Santa Ageda.  Este día era costumbre en muchos pueblos y ciudades ir de puerta en puerta, de caserío en caserío cantando y recogiendo dinero y viandas. Un año más el ronco golpeo de los makilas llenará de coplas los rincones de nuestros pueblos y ciudades


lunes, 29 de enero de 2018

Bertso afaria Erronkarin


Bertso afaria
Erronkarin
Otsailak 2






Negua badoa

Urte berriarekin batera Euskalherrian zehar jaiak ugari dira. Urtarrilaren amaieran Kaldereroak datoz. Hauekin batera Iturengo eta Zubietako joaldunek Ihauterietako etorrera iragartzen dute.
.


Otsailean, jai ezagun bi ospatzen dira. Alde batetik, 3an San Blasak ospatzen dituzte, eztarriko minak sendatzen dituen santuaren omenez. Tradizioaren arabera, kordel fina eraman behar da lepoan bederatzi egunez, etorkizunean eztarriko gaixotasunik ez edukitzeko.
 Bestalde, handik egun batera, otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, koru ugari Euskal Herriko herrietan eta hirietan zehar ibiltzen dira, koplak kantatzen. Musikaren erritmoa markatzeko, makila luzeekin lurra kolpatzen dute.


Baina deigarrienak eta koloretsuenak  Inauteriak dira. Hiriko Inauteri modernoak daude, Tolosakoak  esaterako, eta, bestalde, landa-eremukoak eta tradizionalagoak daude, Zuberoako maskaradak eta Lantzeko Ihauteriak (Nafarroa) kasu.



Enero y Febrero se  visten de fiesta  en Euskalherria. Mientras que en las ciudades los caldereros anuncian la llegada del carnaval, en las zonas rurales el ronco sonido de los zenzerros de Ituren y Zubieta despierta a la naturaleza adormecida por el frío del invierno.  Magia, religión y mito se entremezclan  con  los disfraces, kalejiras ,ritos  y coplas que año tras año se repiten en nuestros pueblos. Las bendiciones  de San Blas (3 de Febrero) y las coplas en honor de Santa Agueda (4 de Febrero) son la antesala del carnaval rural. Un carnaval rural que quema en las hogueras a los personajes que representan lo negativo para que renazcan con la primavera





sábado, 20 de enero de 2018

Hartu lekukoa




2018 Gartxot Eguna


Urtarrilak 20-21
Itzaltzun

Larunbata eta igandean Gartxot Eguna ospatuko dute Itzaltzun (Nafarroa). Gartxot pertsonaiaren kondairan oinarritutako egun hau 2009an hasi zen egiten eta “euskal kultura eta hizkuntza auzolanaren bidez bultzatzea” du helburu.


Urtarrileko elurrekin batera Gartxot Eguna ailegatuko da Itzaltzunera. Urtarrilaren 20 eta 21ean, kultura zein hizkuntza bultzatuko da egitarau oparo baten bidez.
Aurten ekitaldi bakarra egingo da Itzaltzutik kanpo eta honek emango dio hasiera Gartxot Egunari: Eusklabo Alaiak liburu ilustratuaren aurkezpena egingo da Ezkarotzen, larunbatean 12:00etan Ibar Etxean. Gainerakoan, hemen asteburuko egitaraua:
Urtarrilaren 20, larunbata. Ezkarotzeko ekitaldiaren ostean 13:30ean “bermuta” eta zanpantzarren kalejira Itzaltzun. 14:30etan Bazkari herrikoia. 16:30etan Bertso saioa dinamikoa, Uxue Alberdi eta Miren Artetxerekin. 19:00etan Xabi Solano eta Zigor DZ-en emanaldia. 21:00ean “bokata” afaria. Ondoren Gathübi eta Dj Ezekiel. 02:00tan Karparen Itxiera. Urtarrilak 21 igandea, 10:00etan Elkorretara mendira ibilaldia. 12:00etan haurrentzako zumba tailerra eta erakustaldia karpan. 14:30ean bazkari autogestionatua. Eta 15:30 ean Mattin Lerissa, Behorlegiko kantariaren emanaldia
21ean, 10:00etan, Elkorretara ibilaldia izango da. 12:00etan, haurrentzako zumba tailerra eta erakustaldia karpan eta eguerdian, bazkari autogestionatua.



En Izalzu se conserva la leyenda de Gartxot, un bardo navarro medieval que fue emparedado en vida por haber cometido un crimen horrendo. Según la leyenda, las palomas le llevaban granos de trigo para que no muriera de hambre durante el invierno.
Ante la llegada de monjes extranjeros al monasterio de Orreaga (Roncesvalles), ve cómo éstos se apropian de su hijo Mikelot, que tiene una voz privilegiada, al que llevan al monasterio y tratan de convertir en un monje cantor en lengua culta y de una tradición que es ajena a la suya. Gartxot libera a su hijo y huye a los montes de Izalzu con él, pero ambos son atrapados por el merino. Gartxot prefiere dar muerte a su propio hijo antes de que los monjes lo recuperen y éste es el crimen por el cual es condenado a permanecer encerrado hasta su muerte en una torre a merced de las limosnas que le den los caminantes.


viernes, 5 de enero de 2018

2018ko Maskaradak

Muskildarrek maskaradak emango düe


Orotara, 16 jelkaldi eginen dütüe Xiberoan gaindi. Maskarada horietan, 35 bat gaztek parte hartzen düe, beste hainbeste lagüntzale badelarik. Horietarik diren dendariek lan handia egin eta egiten jarraikitzen düe.
Düala aste zonbait hasirik, astebürü oroz mustrakak egiten dütüe, astearen lüzaran, aldiz, taldeka ari direlarik. Egüberriko bakantzetan, haatik, üsüxka bildüko dira, urtarilaren 7ko prestik izateko.

Hona agerraldi edo jelkaldien egünak:

Urtarilaren 7a, igantea: Muskildi
Urtarilaren 14a, igantea: Pagola
Urtarilaren 21a, igantea: Atharratze
Urtarilaren 27a, neskenegüna: Ainharbe
Barantailaren 4a, igantea: Lexantzü
Barantailaren 11a, igantea: Urdiñarbe
Barantailaren 17a, neskenegüna: Gamere
Barantailaren 25a, igantea: Eskiula
Martxoaren 4a, igantea: Altzürükü
Martxoaren 10a, neskenegüna: Idauze
Martxoaren 18a, igantea: Lakarri
Martxoaren 24a, neskenegüna: Maule-Lextarre
Apirilaren 1a, igantea: Barkoxe
Apirilaren 8a, igantea: Hoki
Apirilaren 15a, igantea: Larraine
Apirilaren 22a, igantea: Muskildi


El  7 de enero  comenzaron las mascaradas en Iparralde. Los jóvenes de Muskildi recorrerán Zuberoa con sus danzas y chirigotas. El 22 de abril, el pueblo de Muskildi vivirá la última representacion de las mascaradas de 2018

Bidankozarte 26


Klikatu beheko linkean eta  Bidankozarte aldizkaria ikus dezakezu.
Haz un click en la dirección de abajo y podrás ver la revista Bidankozarte

https://drive.google.com/file/d/1K8lpJrGueedzfbSdBDAdHZ3_WD35sBoO/view?usp=sharing