2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

miércoles, 23 de agosto de 2023

2023 HitzaldiaERRONKARIN

IRULEGIko ESKUA    

Indusketa baten kronika   

2022.urtean Arantzadi Zientzia-Elkarteak aurkikuntza kitu zuten. handi baten berri eman zuen: Irulegiko Eskua. Irulegiko mendian egiten ari ziren indusketan karaktere iberikoekin idatzita brontzezko esku bat aurkitu zuten. Inskripzio honen lehenengo hitza irakurtzeko aukera izan zuten. Baskoien  ikur bati esker, iberikoa ez zena, zientifikoek euskaldunek idatzia zela zihurtatu zuten eta bere esanahia SORIONEKU zela.  Esku hau zulatuta zegoenez, agian etxe baten atarian zintzilikatuta egongo zen bisitariei ongi etoria ematen.  Duela 2000 urte baskoiek irakurtzen eta idazten bazekiten. Hitzaldiara 104 entzule hurbildu ziren.   


El 21 de Agosto más de 100 personas asistieron a la conferencia impartida por los responsables de la excavación de Irulegi, donde ha sido encontrada la mano de Irulegi. Una mano de bronce escrita en un silabario ibérico que también contenía alguna grafía no ibérica escrita por los vascones que habitaron estas tierras hace 2000 años. Solamente la primera palabra ha ido descifrada y debido a que tiene un agujero en la parte superior, quizá estaría colgada en la puerta de entrada de alguna casa dando la bienvenida a los visitantes. Los científicos han descifrado  esta primera palabra como SORIONEKU.


Leire Malkorra(la arqueóloga que encontró la mano) Mattin Aiestaran (Responsable de la escavación) y dos responsables de Kebenko Koldo y Amparo Viñuales


             

2023IrulegikoESKUA


 

2023ErronkarinKANTUZbideoa

2023Erronkarin kantuz


 

miércoles, 17 de mayo de 2023

martes, 16 de mayo de 2023

2023 Ekialteko ibarretako KANTUZ

2023 maiatzaren 13an Aezkoako, Zaraitzuko eta Erronkariko ibarretako kantuzaleok Erronkariko karrikaz karrika ibili ginen I.PIRINIOETAN KANTUZen topaketa ospatzen. Hurrengo urtean Zaraitzun berriro elkartuko gara.


 

2023 Uskara Egunaren laguntzaileak

 

Eskerrik anitx zuen laguntzarengatik

1400€



lunes, 8 de mayo de 2023

2023 Egitaraua


 

2023 ume guztientzako ekitaldia


 

2023 Herri Bazkaria

 


2023 Erronkarin 26. Uskara Eguna

 Maiatzaren 20an

Erronkarin

26. Uskara Eguna




2023 Erronkaribarra uskararen bidea egiten

 

Erronkari, uskararen ebiltari

 

Iritsi da Erronkarira, beste behin ere, Uskararen Eguna antolatzeko lekukoa. Laugarren aldia dugu jada, eta aurtengo ediziora aurpegi berriak batu zaizkigu: gazteak eta ez hain gazteak, euskara aspalditik zekitenak eta euskaradun bihurtu berri direnak, euskara betidanik maite izan dutenak eta berriki hasi direnak euskara maitatzen, miatzen, mingainarekin dastatzen.

 

Sorioneku urtea dugu aurtengoa, beraz. Eskuak berebiziko garrantzia hartu du aurten gurean, iraganarekin lotu baikaitu Irulegikoak. Eta horrek erakusten digu euskara mingainarekin ez ezik, gorputz osoarekin egiten dela: burua, bihotza eta eskua behar dira hizkuntza batek biziraun dezan, eta nola ez, oinak ere beharrezkoak dira. Izan ere, Erronkaribarra, ezer baino lehen, ibiltarien herria izan da: iparraldera mugitu izan gara, hegoaldera, jakinminagatik mugitu gara, baina baita beharragatik ere. Xin-xoanean bizi den herria gara, eta modu batean, euskara ere horrela ibili da gurean eta gurekin, aurrera eta atzera.

 

Pausoz pauso aldendu zen garai batean, eta orain, pausoz pauso bueltatu da, egindako bide beretik. Horregatik, aurten ibiltariak izan ditugu gogoan: urratsez urrats etorkizuna marrazten joan direnak, eta nola ez, euskara zabaltzen joan direnak. Batzuetan motelago, besteetan ziurrago, baina beti aurrera egin dutelako erronkariarrek eta gure hizkuntzak, uskarak. Ez dezala ibilaldi honek etenik izan.

 



Tras 8 años vuelve a Roncal el testigo para organizar el Uskararen Eguna.  A la edición de este año se han sumado nuevas caras: jóvenes y no tan jóvenes, quienes sabían euskera desde hace tiempo o bien son euskaldunberris, quienes siempre han amado el euskera o recientemente se acercan a él.

Es por tanto una edición y un año de felicidad, de sorioneku. La mano de Irulegi nos ha unido a un pasado que desconocíamos, y eso nos enseña que no solo se hace euskera con la lengua; hace falta todo un cuerpo: el corazón, los brazos, la mano, y cómo no, el pie. Y si de algo sabe el Valle de Roncal, es de caminar, ya que el nuestro es un valle de andariegos y andariegas: hacia el norte, hacia el sur, por placer, por curiosidad o por necesidad, las y los roncaleses han utilizado el pie para avanzar, para conocer nuevos horizontes, en fin, para vivir.

Por eso, este año queremos poner en relieve la importancia del caminar no solo como roncalesas/es, sino el caminar del euskera por nuestros pueblos, senderos y ríos: a veces zirriplo-zarraplo, otras veces con decisión, otras muchas pasito a pasito, pero siempre hacia delante, aurrera.

 

2023 Pirinioetan Kantuz

 


Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkari ibarretako kantuzaleok

karriketan kanta kantatari

 

Los valles del Pirineo impulsando el USKARA




domingo, 2 de abril de 2023

2023 Kepa Junkeraren historioa

 


Kepa Junkera 2018ko abenduaren 6an atera zen eszenatik, Ganten (Belgika). Desagertu egin zen, akordeoia isildu egin zen. Albisteek iktus bati buruz hitz egiten zuten, larrialdiko ospitaleratze bati buruz, errekuperazio prozesuari buruz eta ondoren ezer ez.

Trikitia eta euskal musika herrikoia maila gorenera igo zituen euskal artistak, autodidakta, euskal musikaririk internazionalena bihurtu zena eta mundu osoko artistak euskaraz kantatzera gonbidatu zituena, arrastorik utzi gabe desagertu zen.

 Ondoren, bi urteko lan gogorra etorri zen, gorputzaren mugikortasuna berreskuratzeko errehabilitazio saioak, hitz egiten ikasteko, eskuak mugitzeko, burua biratzeko, jateko, bizitzen jarraitzeko.

Kepak bizitzen jarraitzen duelako, sortzen jarraitzen duelako, artearekin, musikarekin, poesiarekin, pinturarekin, argazkigintzarekin hunkitzen delako. Dokumental hau emozio horren kontakizuna da.



Kepa Junkera salió de escena el 6 de diciembre de 2018 en Gante, Bélgica. Desapareció, su acordeón dejó de sonar. Las noticias hablaban de un ictus, un ingreso hospitalario de urgencias, proceso de recuperación y después nada. El artista vasco elevó la trikitixa y la música popular vasca al máximo nivel publicando más de 30 discos y realizando más de 100 colaboraciones a lo largo de sus 40 años de carrera. El autor autodidacta, que se convirtió en el músico vasco más internacional y que invitó a cantar en euskera a artistas de todo el mundo, desapareció sin dejar rastro.

Después llegaron dos años de sesiones de rehabilitación para recuperar la movilidad de su cuerpo, para aprender a hablar, mover las manos, comer, seguir viviendo. Porque Kepa sigue viviendo, sigue creando, emocionándose con el arte, con la música, con la poesía, con la pintura, con la fotografía.

Este documental es el relato de esa emoción





2023 Berpiztu-Renacer de Kepa Junkera



martes, 31 de enero de 2023

2023 Uskara Egunaren azoka

 Azoka martxan dago !!!

Ya está en marcha el mercado del Uskararen Eguna!!!!



miércoles, 18 de enero de 2023

2023 Uskara Eguna LOGOA

 26.Uskara Egunaren  xeia Maiatzaren 20an Erronkarin ospatuko da