2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

lunes, 30 de noviembre de 2015

KONTU KONTA KONTARI


Goazen gezurrak kontatzera”, Ines Bengoa
abenduak 4, ostirala
19:30
Errota elkartea (Erronkari)




Goazen Gezurrak Kontatzera ipuin kontaketa saioa helduei zuzenduta dago.
Idazle ezberdinek idatzitako ipuinek osatzen dute saioa: Mario Benedetti, Quim Monzó, Boris Vian eta gehiago.

Kontakizunak gezur itxura duten egiak dira eta ondo sentiarazten digute mundu honetan barreiaturik dauden egia itxura duten gezurren aurrean. 

Ipuinek, edota gezurrek, egunerokotasuna ahaztea lortzen dute eta gustatzen zaizkigu pertsona guztiok ipuin baten partaide garelako. Ipuinen magia gustuko badugu, zergatik ez esan? Goazen Gezurrak Kontatzera!

jueves, 26 de noviembre de 2015

EMAKUMEen aurkako INDARKERIA EGUNA


INSISTIR, PERSISTIR y NUNCA DESISTIR !!!
EKIN, SEGI eta EZ ETSI !!!


La violencia de género ha sido y sigue siendo un delito invisible, oculto en demasiadas ocasiones. Para darnos cuenta de la gravedad de la situación debemos remitirnos a la cifras: 1 de cada 7 mujeres ha sufrido algún tipo de violencia física o psíquica a lo largo de su vida, más de 600 millones de mujeres y niñas viven en países donde la violencia doméstica aún no es considerada un delito, al menos 1 de cada 4 mujeres han sufrido violencia de género durante el embarazo, alrededor de 60 millones de niñas en el mundo son obligadas a casarse con menos de 18 años y 140 millones sufren mutilación genital femenina. En España, en lo que va de año, 30 mujeres han fallecido a manos de sus parejas. Son hechos que evidencian que todavía queda mucho por hacer. Aunque son cada vez más las mujeres que se atreven a denunciar la situación, el número de mujeres que callan sigue siendo elevado. El miedo, la falta de protección y el escaso amparo que reciben por parte de la ley son algunas de las causas principales que paralizan a las víctimas. Es por eso que cada 25 de noviembre tiene lugar el Día Internacional contra la Violencia de Género con los objetivos de concienciar y erradicar este grave problema que es una lacra para la sociedad.



Urte osoan zehar lanean ibili gara emakumeen eskubideen alde eta indarkeria sexistaren aurka lanean, batzuetan pankartaren atzean, batzuetan gure inguru jendearekin hausnarketak egiten... esan bezala, gaur da gure ahotsak, egindako lanak elkartzeko eguna.
Urte hauetan, zuen bideoen mezuetan ere ikusi dugu, jakin badakigula eraso eta portaera sexistak ez direla indibiduo batzuen jarrera isolatuak, mundu osoan indarrean dagoen jendarte antolaketa baten ondorio baizik. Emakumeek beraien bizitza osoan zehar, hainbat neurritako jarduera oldarkor eta matxistak jasan behar izaten dituzte, beraien osotasunari, askatasunari eta gaitasunari eragiten dietenak. Zoritxarrez, oraindik ere, emakumeen aurkako erasoak baimentzen eta legitimatzen dituzten jarrera eta portaera ugari antzematen dira gizartean. Horregatik oso garrantzitsua da emakumeenganako indarkeriaren aurrean gure jarrera argi erakustea.



Gaztelu Elkartea celebró el pasado 25 de noviembre,  el Día Internacional contra la violencia hacia las mujeres. Nos juntamos en Burgui para ver una película relacionada con este tema y posteriormente en el frontón, hicimos una concentración en la que leímos unos textos en euskera y castellano insistiendo en la necesidad de la implicación de las instituciones para luchar contra la violencia, entre otras reivindicaciones.

En la concentración además de la pancarta de mujeres expusimos el trabajo realizado sobre camisetas, por los alumnos y alumnas del Colegio Público de Roncal.

IZAN GINElako GARA  eta IZANEN EMAKUMEAK BORROKAN
Porque FUIMOS SOMOS y SEREMOS MUJERES en LUCHA

miércoles, 18 de noviembre de 2015

Gure Historia gogoratuz

Pedro Nabarra, Erresumako Mariskala

Joan Labriteko eta Katalina Foixko  errege-erreginen garaiko Nafarroa erresuma burujabeko armada nafarraren buruzagia zen. Erresuma hori Albako Dukearen agindupeko armada gaztelauak konkistatu zuen 1512an.



Lore eskeintza Mariskalaren kriptan

1512ko konkistaren ondoren zenbait kontraeraso burutu zituzten erasotzaileak bidaltzeko. Bigarren saiakeran, 1516an, Pedro Nafarroako mariskala 1200 lagunekin hurbildu zen Nafarroa Beheretik. Erronkarin 120 erronkariar gehitu zitzaizkien. Baina zintzur haietan Cristobal Villalba koronelaren indar gaztelauak nagusitu zitzaizkien eta preso hartu zituzten mariskala eta beste buruzagi agramondarrak.

Atienzako presondegian espetxeratu zituzten. 1518Ko maiatzaren 29an barkazio eskaintza egin zioten Espainiako Carlos I eta Alemaniako V.ari fideltasuna zin egitearen truke. Mariskalak uko egin zion honela esanez:

“Berriro ere eskatzen dizut, ahal den umiltasun handienez bere gorentasunari, erakuts beza nirekiko handitasuna berorren handitasunaren parekoa, askatasun osoa eta derrigorrez zerbitzatu behar dudana zerbitzatzera  joateko baimena emanez. Berorren zerbitzariengandik bere gorentasunak espero duen garbitasuna eta fideltasuna, nik neureekin gorde ahal izango dut eta horregatik berorren   esklabo eta preso bihurtuko naiz”

Aurreskua Mariskalaren omenez


Gero Simancas-eko espetxera eraman zuten. 1522Ko azaroaren 24an, bere semea Hondarribiko gotorlekuan borrokan ari zela, labankadaz hilda agertu zen bere ziegan, Nafarroako errege-erreginekiko fideltasuna mantenduz.

Recordando nuestra historia

                       El Mariscal Pedro II de Navarra

El mariscal Pedro II de Nabarra  era el jefe supremo del ejército navarro en la Nabarra independiente que gobernaban los reyes Juan de Labrit y Catalina de Foix. Este reino fue invadido y conquistado por las tropas castellanas mandadas por el Duque de Alba en el año 1512.  
Escudo del Mariscal
Después de la invasión del 1512, se llevaron a cabo varias contraofensivas para expulsar a los invasores.  En el  segundo intento de  recuperación del reino acaecido en  el año 1516, el mariscal Pedro de Nabarra pasó desde la Baja Nabarra con 1.200 hombres. En Roncal se le unieron 120 roncaleses. Sin embargo en aquellos desfiladeros tropas castellanas al mando del coronel Cristóbal Villalba hicieron prisioneros al mariscal y otros jefes agramonteses.
El mariscal Pedro de Nabarra y  los agramonteses apresados fueron encarcelados en la fortaleza de Atienza.  El  29 de mayo de 1518  se le hizo una oferta de perdón, a cambio de
jurar fidelidad al Rey Carlos Iº de España y Vº de Alemania.  El mariscal rechazó esta oferta de perdón con las siguientes palabras:
“Una vez más suplico, con toda humildad posible a su Majestad, se sirva demostrar conmigo la magnificencia que ha de esperarse de semejante Majestad, devolviéndome la libertad entera y el permiso de ir servir a quien estoy obligado. La fidelidad, la limpieza que su Alteza quiere y estima de sus servidores, yo podré guardarla a los míos, y por ello me tornaré cautivo y esclavo de su servicio

Palacio del Mariscal  ubicado en Estella-Lizarra

Posteriormente fue trasladado a la prisión de Simancas. El 24 de noviembre de 1522, apareció acuchillado en su celda, manteniendo su fidelidad a los legítimos reyes de Nabarra. 

jueves, 12 de noviembre de 2015

Zurekin hitz egin nahi dut

Uskara Kalera

Izanegudiar*

*Aurreko mendeetan, negu garaian eta iluntzean, Erronkaribarko herri guztietan emakumeak etxe bateko sukaldean biltzen ziren haien arteam solas egiteko.
Solasaldi horietan parte hartzen zutenei egudiar deitzen zitzaien.


Euskara Zerbitzuak eta AEK-k 2015-2016 ikasturtean martxan jarri nahi dugun Egudiar egitasmoaren berri eman nahi dizuegu. Gure helburua da, euskararen erabilera sustaturik, harreman sare euskaldun bat ehuntzea eta euskararen normalizazioan eragitea.

Egudiar gure ibarrerako eratu nahi dugun mintzapraktika programa da, beste eskualde batzuetan garatzen diren proiektuen helburu eta ezaugarri bertsuak dauzkana; eta bere bitartez, euskaraz mintzatzeko motibazioa eta  ohitura sustatu nahi ditugu euskaraz aritu eta bizi ahal izateko aukera berriak eta giro egokia eskainiz.



Berbalagun, mintzakide, solaslagun.. Euskal Herri osoko mintzapraktika programetan 6.000 lagun inguruk parte hartzen du: euskaldun zaharrak, euskara ikasleak, euskaraz norekin hitz egin ez dutenak, hizkuntza erdi ahaztua dutenak, harremanak euskalduntzeko gogoa dutenak…

Orain gurera ekartzeko garaia da. Egudiar egitasmoak euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartu nahi ditu. Euskaraz mintzatu ikasleek euskara praktikatzeko eta hobetzeko, dakigun euskara lotsagatik praktikatu gabe ez uzteko, euskaraz hitz egiteko erraztasuna eta jariotasuna lortu edo herdoildutako euskarari dirdira ateratzeko, lagunarteko joera hausteko eta harremanak euskalduntzeko, euskarari ekarpena egiteko eta beharra dutenei laguntzeko…

Aurreko motibazio horietako edozein duen orok parte hartu ahal du. Egudiar denak hartuko ditu bere baitan eta harremanetan jarriko ditu. Bi baldintza baino ez dira bete behar:
·         Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila edukitzea.
·         Astean behin ordubetez talde batean parte hartzeko konpromisoa izatea



Izena ematen dutenekin 4-6 laguneko taldeak sortuko ditugu, kideen zaletasunak, adina, bizitokia etab. kontuan hartuz. Eta taldekideak astean behin bilduko dira euskaraz lasai eta gustura hitz egiteko. Elkartu eta euskaraz aritu, ez gehiago ezta gutxiago ere!. Eta haiek, zuek, nahi duzuen gaiaren inguruan eta  nahi duzuen jarduera egiteko: kafea edan, kirola egin, paseatu, mendi buelta egin…

Parte hartu nahi baduzu, izena eman Euskara Zerbitzuan
azaroaren 25a baino lehen. euskera@vallederoncal.es 948 475150


martes, 10 de noviembre de 2015

miércoles, 4 de noviembre de 2015

Erronkariko gazna



Ardi latxaren esneaz eta Erronkariko bailara osatzen duten zazpi herrietan soilik egin eta ondu behar duen berezko gazta da kanpaina honen bidez ezagutzera ematen digutena. Kanpaina honen ardatza da bideo labur bat non bertako paisaia ikusgarriak, hizkuntza –Erronkariko uskara-, ohiturak eta jendea ageri diren. Bideoaren euskarazko bertsioa Erronkariko Uskaraz egina da.   Bailara horretako bizilagunak dira pasa den urrian Belagua, Erronkari, Burgi eta Izaban grabatutako iragarkiaren protagonistak.