
La comisión del Valle de Roncal de la iniciativa Nafarroa Bizirik 1512-2012 ha organizado un acto festivo para el próximo 6 de abril, viernes, en Burgi. ¡Estáis invitad@s!
1512ko abuztuko azken astean Albako Dukeak Pirineoak zeharkatu eta Behenafarroa bereganatzeko armada prestatu zuen, bide batez Erronkariz ere jabetuz. Aldi berean Carlos Pomarren agindupeko armada aragoiarrak Burgiko gaztelua hartu zuen mendean. Gune estrategikoa zen, Erronkariko sarrera eta Biarnorako bide nagusia. Nafarrek erantzun zuten Otsagabian urriaren 18an La Palice generalaren eta Albreteko Juan III.aren agindupeko armadaz. Burgiko gaztelua inguratu zuten barruan 400 gaztelar zirelarik, bi egunez, eraso eta amore eman arte, borrokan Valdes kapitaina hil zelarik. Artileriarik gabe izan zen erasoa eta gogor eutsi zioten arren kapitaina hil zenean amore eman zuten. Gaztelua utzi ondoren, armarik gabe, Aragoira bidali zituzten itzulian eta gaztelua, kaltetu samar, berriro lehengo jaunari eman zioten, Ladron de Mauleoni, eta horrek errege katolikoaren aldeko erronkariarrak espetxeratu zituen. Hala ere, Nafarroako erregearen aldekoak Biarnora ihesi joan zirenean gaztelua utzi behar izan zuten. Agintari gaztelarrek gaztelua berritu zuten eta Siguesko jaunaren esku utzi zuten.
En la última semana de agosto, el duque de Alba preparó un ejército para atravesar los Pirineos por Erronkari con intencion de invadir la Baja Navarra,.Simultáneamente, tropas aragonesas al mando de Carlos de Pomar conquistaron el castillo de Burgi. Este era un enclave estratégico por ser la puerta de acceso al corredor roncalés, es decir, a una de las principales vías de acceso al Bearn. En Octubre del 1512 Los navarros reaccionaron y una columna al mando del rey Juan III y el general La Palice entró el 18 de octubre por Otxagi. Sitiaron el castillo de Burgi, defendido por 400 castellanos y tras dos días de sitio, logrando su rendición. En el asalto murió el jefe de la guarnición castellana, el capitán castellano Valdés. Tras entregar la fortaleza y desarmados fueron obligados a dirigirse a Aragón y el castillo, muy dañado, se entrego a su antiguo alcaide Ladrón de Mauleón que encarceló a los roncaleses afectos al Católico. Sin embargo, la retirada de los legitimistas—de los partidarios de los Reyes de Navarra--- al Bearne hizo que de nuevo el control del castillo pasase a manos de Castilla, siendo su nuevo alcaide el Señor de Sigüés
1516 gertaturiko Fernando Katolikoaren heriotzak nafar abertzaleak bultzatu zituen legezko erregerentzat erresuma bereskuratzera. Nafarroako erregearen armadak Donibane Garazi setiatu ondoren, Orreagan sarttzeko ahaleginak egin zituen. Gudaloste gaztelauek eragotzi zioten. Pedro de Nabarra mariscala 1200 gizon zituela, Arrakogoitiko lepotik Erronkaribarreruntz abiatu zen. Villalva coroneralen gudalosteak armada nafarra atzerarazi zuen eta Erroibar, Aezkoa eta Zaraitzu zeharkatuz eta zelada batetan Pedro de Nabarra eta agramontes gehienak preso hartu zituzten. Juan de Albret erregeak Donibane Garazi hiriari jarritako setioa altxatu zuenean, erresuma bereskuratzeko bigarren saiakera amaitu zen.
A mediados de Marzo se iniciaba la incursión en la Baja Navarra. Por una parte el rey Juan se encargó de sitiar la fortaleza de Donibane Garazi, enviando al vizconde de Baigorri a ocupar Orreaga. Por otra, el Mariscal Pedro de Nabarra, entró por el puerto de Arrakogoiti, donde se le juntaron vecinos movilizados por los valles de Salazar y Roncal. Sin embargo la rápida intervención del coronel Villalva obligaron al mariscal a rendirse el día 25 de marzo. Pocos días después, se ponía punto final al segundo intento de recuperación del reino, cuando el rey Juan se vio obligado a levantar el cerco de Donibane Garazi, que fue saqueada por ejército comandado por Villalva.
Bidankozeko herriak aurtengo Uskararen egunean euskararen aldeko lip dup bat grabatu nahi du ibarreko elkarte eta talde guztiekin zein nahi duen jende ororekin batera. Zure elkarteak, taldeak, edo koadrilak ekimenarekin bat egin nahi badu, mezua bidali euskera@vallederoncal.es edo uskara12@hotmail.es helbideetara.
Anima zaitezte eta parte hartu!
El pueblo de Bidankoze va a grabar un lip dub a favor del euskera en el Uskararen eguna en colaboración con asociaciones y colectivos del valle y toda persona interesada. Si tu asociación, colectivo, o cuadrilla, quiere participar, enviad un mensaje a una de estas direcciones: euskera@vallederoncal.es edo uskara12@hotmail.es.
¡Animaos!
EHEk deituta Euskaraz Bizi Eguna izango da heldu den martxoaren 17an Donostian. Auzolanetik sortutako egitarau zabala izango du euskaraz bizitzeko hautuari hauspoa eman eta jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen egitsmoak. Egitarau zabal horren baitan, azpimarratzekoa izango da "Euskalduna naiz eta harro nago!" lelopean egingo den Nazio Manifestazioa. Hementxe duzu manifestazioari, eta bide batez, Euskaraz Bizi Egunari zure atxikimendua agertzeko modua.
Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; norbanako zein komunitate, euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gaudela erakusteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; herri euskaldunaren eta euskararen alde egotetik harago, horren alde egiteko prest gaudela adierazteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna.
El 17 de marzo se celebra en Donosti el día del euskara. En un ambiente festivo se reunirán los euskaltzales haciendo realidad su deseo de vivir en euskara.
EUSKALDUN IZATEAZ HARRO NAGO.