2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA
miércoles, 31 de enero de 2018
2018 Agate Deunaren Koplak
Neguan
sartu eta oles egiteko garaia heldu da. Gaur, Agate Deunaren bezperan, koplak
eta kantuak entzungo ditugu Euskalherriko herri guztietan.
Zorion etxe
hontako denoi
agur egitera gatoz, _
aterik ate oitura zarra
aurten berritzeko asmoz. _ _ _
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz. _
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nai dugu gogoz. _ _ _
aterik ate oitura zarra
aurten berritzeko asmoz. _ _ _
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz. _
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nai dugu gogoz. _ _ _
Agate Deuna bezpera dugu
Euskal Herriko eguna, _
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna. _ _ _
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna. _
Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna. _ _ _
Euskal Herriko eguna, _
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna. _ _ _
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna. _
Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna. _ _ _
Una de las tradiciones mas importantes y arraigadas de Euskalherria se
celebra la víspera de Santa Ageda. Este
día era costumbre en muchos pueblos y ciudades ir de puerta en puerta, de
caserío en caserío cantando y recogiendo dinero y viandas. Un año más el ronco
golpeo de los makilas llenará de coplas los rincones de nuestros pueblos y
ciudades
lunes, 29 de enero de 2018
Negua badoa
Urte berriarekin batera Euskalherrian
zehar jaiak ugari dira. Urtarrilaren amaieran Kaldereroak datoz. Hauekin batera Iturengo eta Zubietako joaldunek
Ihauterietako etorrera iragartzen dute.
.

Otsailean, jai
ezagun bi ospatzen dira. Alde batetik, 3an San Blasak ospatzen
dituzte, eztarriko minak sendatzen dituen santuaren omenez. Tradizioaren
arabera, kordel fina eraman behar da lepoan bederatzi egunez, etorkizunean
eztarriko gaixotasunik ez edukitzeko.
Bestalde, handik egun batera, otsailaren 4an, Santa
Ageda bezperan,
koru ugari Euskal Herriko herrietan eta hirietan zehar ibiltzen dira, koplak kantatzen. Musikaren erritmoa
markatzeko, makila luzeekin lurra kolpatzen dute.
Baina
deigarrienak eta koloretsuenak Inauteriak dira.
Hiriko Inauteri modernoak daude, Tolosakoak esaterako,
eta, bestalde, landa-eremukoak eta tradizionalagoak daude, Zuberoako maskaradak
eta Lantzeko Ihauteriak (Nafarroa) kasu.
Enero y Febrero se
visten de fiesta en Euskalherria.
Mientras que en las ciudades los caldereros anuncian la llegada del carnaval,
en las zonas rurales el ronco sonido de los zenzerros de Ituren y Zubieta
despierta a la naturaleza adormecida por el frío del invierno. Magia, religión y mito se entremezclan con los disfraces, kalejiras ,ritos y coplas que año tras año se repiten en
nuestros pueblos. Las bendiciones de San
Blas (3 de Febrero) y las coplas en honor de Santa Agueda (4 de Febrero) son la
antesala del carnaval rural. Un carnaval rural que quema en las hogueras a los
personajes que representan lo negativo para que renazcan con la primavera
domingo, 28 de enero de 2018
miércoles, 24 de enero de 2018
sábado, 20 de enero de 2018
2018 Gartxot Eguna
Urtarrilak 20-21
Itzaltzun
Larunbata eta igandean Gartxot Eguna ospatuko dute
Itzaltzun (Nafarroa). Gartxot pertsonaiaren kondairan oinarritutako egun hau 2009an hasi zen egiten eta
“euskal kultura eta hizkuntza auzolanaren bidez bultzatzea” du helburu.
Urtarrileko elurrekin batera Gartxot
Eguna ailegatuko da Itzaltzunera. Urtarrilaren 20 eta 21ean, kultura zein
hizkuntza bultzatuko da egitarau oparo baten bidez.
Aurten ekitaldi bakarra egingo da Itzaltzutik kanpo eta honek
emango dio hasiera Gartxot Egunari: Eusklabo Alaiak liburu ilustratuaren
aurkezpena egingo da Ezkarotzen, larunbatean 12:00etan Ibar Etxean.
Gainerakoan, hemen asteburuko egitaraua:
Urtarrilaren 20, larunbata. Ezkarotzeko ekitaldiaren ostean
13:30ean “bermuta” eta zanpantzarren kalejira Itzaltzun. 14:30etan Bazkari
herrikoia. 16:30etan Bertso saioa dinamikoa, Uxue Alberdi eta Miren
Artetxerekin. 19:00etan Xabi Solano eta Zigor DZ-en emanaldia. 21:00ean
“bokata” afaria. Ondoren Gathübi eta Dj Ezekiel. 02:00tan Karparen Itxiera.
Urtarrilak 21 igandea, 10:00etan Elkorretara mendira ibilaldia. 12:00etan
haurrentzako zumba tailerra eta erakustaldia karpan. 14:30ean bazkari
autogestionatua. Eta 15:30 ean Mattin Lerissa, Behorlegiko kantariaren
emanaldia
21ean, 10:00etan, Elkorretara ibilaldia izango da. 12:00etan,
haurrentzako zumba tailerra eta erakustaldia karpan eta eguerdian, bazkari
autogestionatua.
En Izalzu se conserva la leyenda de Gartxot, un bardo navarro
medieval que fue emparedado en vida por haber cometido un crimen horrendo.
Según la leyenda, las palomas le llevaban granos de trigo para que no muriera
de hambre durante el invierno.
Ante la llegada de monjes extranjeros al monasterio de Orreaga
(Roncesvalles), ve cómo éstos se apropian de su hijo Mikelot, que tiene una voz privilegiada, al que llevan al
monasterio y tratan de convertir en un monje cantor en lengua culta y de una
tradición que es ajena a la suya. Gartxot libera a su hijo y huye a los montes
de Izalzu con él, pero ambos son atrapados por el merino. Gartxot prefiere dar
muerte a su propio hijo antes de que los monjes lo recuperen y éste es el
crimen por el cual es condenado a permanecer encerrado hasta su muerte en una
torre a merced de las limosnas que le den los caminantes.
miércoles, 10 de enero de 2018
viernes, 5 de enero de 2018
2018ko Maskaradak
Muskildarrek
maskaradak emango düe
Orotara, 16 jelkaldi
eginen dütüe Xiberoan gaindi. Maskarada horietan, 35 bat gaztek parte hartzen
düe, beste hainbeste lagüntzale badelarik. Horietarik diren dendariek lan
handia egin eta egiten jarraikitzen düe.
Düala aste zonbait hasirik, astebürü oroz
mustrakak egiten dütüe, astearen lüzaran, aldiz, taldeka ari direlarik. Egüberriko
bakantzetan, haatik, üsüxka bildüko dira, urtarilaren 7ko prestik izateko.
Hona agerraldi edo
jelkaldien egünak:
Urtarilaren 7a, igantea: Muskildi
Urtarilaren 14a, igantea: Pagola
Urtarilaren 21a, igantea: Atharratze
Urtarilaren 27a, neskenegüna: Ainharbe
Barantailaren 4a, igantea: Lexantzü
Barantailaren 11a, igantea: Urdiñarbe
Barantailaren 17a, neskenegüna: Gamere
Barantailaren 25a, igantea: Eskiula
Martxoaren 4a, igantea: Altzürükü
Martxoaren 10a, neskenegüna: Idauze
Martxoaren 18a, igantea: Lakarri
Martxoaren 24a, neskenegüna: Maule-Lextarre
Apirilaren 1a, igantea: Barkoxe
Apirilaren 8a, igantea: Hoki
Apirilaren 15a, igantea: Larraine
Apirilaren 22a, igantea: Muskildi
El 7 de enero comenzaron las mascaradas en Iparralde. Los jóvenes de Muskildi recorrerán Zuberoa con sus danzas y chirigotas. El 22 de abril, el pueblo de Muskildi vivirá la última representacion de las mascaradas de 2018
Bidankozarte 26
Klikatu beheko linkean eta Bidankozarte aldizkaria ikus dezakezu.
Haz un click en la dirección de abajo y podrás ver la revista Bidankozarte
https://drive.google.com/file/d/1K8lpJrGueedzfbSdBDAdHZ3_WD35sBoO/view?usp=sharing
Suscribirse a:
Entradas (Atom)