2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

domingo, 28 de marzo de 2010

EUSKARA HAUTATZEKO ESKUBIDEA

EUSKARA HAUTATZEKO ESKUBIDEA

Aldaketa handiko garaia bizi dugu eta aldaketek birkokatzera behartzen gaituzte. Kinka honetan Nafarroako Gobernuaren jarrerak kezkatu egiten gaitu. Alde batetik, kanpora begira, Nafarroako Gobernua gizarte anitza –Lur Anitza-, mundura zabalik, aurreratua eta kalitate eta bikaintasun eredua dela ikustarazten saiatzen da. Beste aldetik, Nafarroaren barnean, Gobernuak ez du aniztasuna onartzen, gizartearen zati bati aukerak ukatu egiten dizkio eta ez dio berdintasunean garatzeko aukerarik ematen.

Nafarroa osoan ingelesezko eskola eskaeraren arabera emateko prest agertzen den UPNren Nafarroako Gobernuaren aurpegi eskuzabala, begitarte zeken eta ozpindua bihurtzen da euskara ere eskaeraren arabera eskaintzea eskatzen diogunean
.


NAFAR GUZTIOK BERDINAK GARELAKO,
ESKUBIDE ETA AUKERA BERBERAK NAHI DITUGU…

1.haurrak geure herrian euskaraz eskolatzeko,
2.irratia piztu eta, hamaika aukeren artean, gure inguruko berriak euskaraz entzuteko,
3.euskara eta gaztelania elebitasunetik mundura zabaldu atzerriko hizkuntzak ikasiz, eleaniztuna izanez.
4.helduen euskalduntzea eta prestakuntza jarraitua euskaraz,
5.hango eta hemengo telebisten artean euskarazkorik ere ikusteko,
6.kultura eta aisialdiaz euskaraz gozatzeko, eskaintza zabalez eta berdintasunez.
7.euskara ASKATASUNEZ hautatu ahal izateko

MANIFIESTO POR LA LIBERTAD DE ELEGIR EL EUSKARA

Estamos en un momento de cambio y los cambios nos exigen recolocarnos. Vemos con inquietud la actitud del Gobierno de Navarra que, por una parte, pretende dar al exterior una imagen de sociedad diversa Tierra de diversidad, abierta al mundo, avanzada y, ejemplo de calidad y excelencia; mientras que por otra parte, de puertas adentro, se niega la diversidad, se les cierran opciones a parte de la sociedad navarra y se le impide un desarrollo en igualdad de condiciones.
Esa cara amable del Gobierno de UPN que oferta el inglés a demanda muestra su lado más desagradable cuando pedimos que el euskera también se ajuste a demanda en toda Navarra.

PORQUE TODOS LOS NAVARROS Y NAVARRAS SOMOS IGUALES,
REIVINDICAMOS LOS MISMOS DERECHOS Y OPCIONES PARA...

1.escolarizar a nuestros niños y niñas en euskera en nuestra localidad.
2.encender la radio y, entre todas las ofertas del dial, escuchar las noticias en euskera las noticias de nuestro entorno,
3.desde nuestro bilingüismo, abrirnos al mundo aprendiendo a comunicarnos en lenguas extranjeras, siendo multilingües.
4.la formación continua en euskera y el aprendizaje de personas adultas,
5.ver, como una más, la televisión en euskera,
6.disfrutar de la cultura, del ocio en euskera, con oferta variada, en igualdad de condiciones, sin penalizaciones.
7. elegir el euskera con LIBERTAD.

Iruña, 2010ko Martxoaen 28an

No hay comentarios:

Publicar un comentario