2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

miércoles, 6 de abril de 2011

Kebenko, euskalakari














XX mende hasieran “Nere aberria, nere hizkuntza” lemapean, Euskalherria osoan euskara bereskuratzeko kompremezua sortu zen. Ordutik hona, pausoz pauso eta gelditu barik milaka korrikalari ibili dira euskararen etorkizuna bermatzen Korrikak 17.ak muga guztien gainetik Euskalherria osoa zeharkatuko du, Euskararen herria bizirik dagoela lau haizetara zabalduz. Apirilaren 7tik 17ra euskalakari guztiok bat egingo dugu euskara gure hizkuntza dela aldarrikatuz. Erronkaribarrren ere euskararen ofizialtasuna lortu nahi dugunez, euskarari bai esan nahi diogu. Eta bide batez AEK erakundeari gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu, beraien lanari esker euskarak bizirik irauten baitu. Nahiz eta korrika honen azken helmuga urruti egon, euskara gure artean bizirik dagoela adierazteko gaur beste pauso berri bat eman dugu Gure ibarra euskaldundu nahi dugu, karriketan eta toki guztietan arbasoen hizkuntza berriro entzun dadila. Euskara, gure hizkuntza delako eta Euskaraz bizi nahi dugulako, EUSKARAREN OFIZIALTASUNA ALDARRIKATU NAHI DUGU.


No hay comentarios:

Publicar un comentario