2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

miércoles, 14 de noviembre de 2012

Asteazken euskalduna


Kaixo, lagunok!

Erronkaribarko AEK Euskaltegitik eta Euskara Zerbitzutik ikasturte honetako lehenengo Asteazken euskaldunerako gonbitea luzatu nahi dizugu. Hitzordua azaroaren 21ean izango da, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean Errota elkartean. Aspaldiko partez berriz ere elkartu eta mingaina dantzan jartzearekin batera, Hutsun txalaparta taldearen kontzertu didaktikoa gozatzeko aukera izango dugu.  Horren ondoren, afari autogestionatua egingo dugu.

AEK eta Euskara Zerbitzuaren irudikoz, Asteazken euskalduna ezinbesteko tresna da euskara ikasten ari direnei bere ikas-prozesuan laguntzeko. Izan ere, eskola orduetatik kanpo mintzapraktika egiteko aukera bat eskaintzen die. Baina, beste alde batetik, euskara erabiltzeko eremu hauek sortzea ere baliagarria bada ibarreko euskaldunok harremanetan jarri eta gure hizkuntza ohituretan aldaketak eragiteko.
Horregatik guztiagatik, horretan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario