2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

domingo, 19 de abril de 2015

Euskararen aldeko Kantu Zaharra



Aitorren hizkuntz zaharra

Aitorren hizkuntz zarra
nahi dugu zabaldu
munduaren aurrean
gizonki azaldu,
baldin gure zainetan
odolik badugu
euskaldunak euskaraz
hitz egin behar dugu.     

Zein hizkuntza ederra
euskera gurea
inun ez det aurkitzen
beste bat hobea
usai goxodun hizkuntz
txukun ta argia,
biraorikan ez duen
hizketa garbia            

Gora euskara maitea
zoragarriena
euskalduen artea
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
             hizkuntzik zaharrena,          
           
gora ta gora euskaldunak
                           eta gure euskara.                    berriz

No hay comentarios:

Publicar un comentario