2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

miércoles, 6 de abril de 2016

Helduentzako ekintzak

Kaixo, lagun euskaldun hori:






Datozen egunetan Euskararen hamabostaldia ekimenaren baitan 

helduentzako zenbait jarduera antolatuko dira.                                                                                                                                                                                                                                        

Jarraian horiei buruzko xehetasunak dituzue:


Apirilak 8, 19:00, Juntetxea


Gu emakumeok Pirinioetatik Denalira”


Ikus-entzunezko emanaldia eta solasaldia Patri Viscarreten eskutik

Apirilak 9, 10:30, Turismo Bulegoa


Familia euskaldunentzako mendi ibilaldia


Erronkari-Nabarzato-Garde. 3 ordu inguruko ibilaldia. Naturaren Interpretaziorako Zentrotik abiatuko gara. 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat eta beren guraso edo senide euskaldunentzat.

Apirilak 9, 17:00-19:00, Izabako igerilekua


Spinning eta GAP saioak


Bakoitzak ordubeteko iraupena izanen du. Arropa egokia eta ura eraman behar da. Plaza kopuru mugatuak.



Apirilak 9, 19:30, Izabako zinema-aretoa


“ADI-IKEren ibilbidea iruditan”


Ikus-entzunezko emanaldia eta solasaldia


Apirilak 10, 10:30-13:30, El Ferial

Mendi ibilaldia Zanpori inguruan zatekin (elur-erraketekin)


Iraupena 3 ordu gutxi gorabehera. Parte-hartzaileek zatak, elurretako arropa egokia, txanoa, eskularruak, betaurrekoak, eguzkitako krema eta hamaiketakoa eraman beharko dituzte.


Apirilak 11, 19:00, Errota elkartea


Talo tailerra




Mendi ibilaldietan, spinning eta GAP saioetan eta talo tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Azken eguna osteguna, hilak 7, izanen da.

Erronkari eta Zaraitzuko Euskara Zerbitzua
Tel: 948 47 51 50


No hay comentarios:

Publicar un comentario