2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

viernes, 29 de julio de 2016

KEBEN GAUDE

                                                                                                      Iñaki de Miguel Layana
keben gaude
nous sommes là
aquí estamos

ura lurraren azpian
eta lurra harriaren azpian
eta harria eskuaren azpian
esku ororen azpian

eta eskuen gainetik hitza
hitz motza
hitz garbia
bat egiten gaituen hitza

lur bera lantzen dugunoi
ur bera edaten dugunoi
aire bera arnasten dugunoi
hau airean idatzitako hitzarmena bait da

eta nola ezabatu airean idatzitako zerbait?
nola ezabatu izarren dizdira                                                                           
edo ilargiaren argia?

zuhaitz bereko adarrak gara
baso bereko zuhaitzak
eta mendi bereko basoak
keben gaude
nous sommes là
aquí estamos

eta hemendik erraten dizuegu                      
arretaz begira gaitzazue

arropa zaharren atzean
argazki postalen atzean
udako txangoen atzean
liburu etnografikoen atzean
paisai ororen atzean

piriniotako herritarrak gaude
isilune eta tximistetan
zuhaitz eta haitzetan
izotz eta haizeetan adituak

urtero gaurko egunean
honaino igoarazten gaituztenak
erran ahal izateko

keben gaude
nous sommes là
aquí estamos  

eta baita hemen
egoten jarraitu nahi dugula
errateko ere.
  
                                                                 


No hay comentarios:

Publicar un comentario