1970. urtean sortu zen Baztan Ikastola, guraso talde baten
ekimenez, eskuarazko irakaskuntza bermatzeko. Garai hartako eskola instituzioak
ez zituen herritarren sektore haundi baten beharrak asetzen eta hezkuntza
alternatiba gisa sortu zen gure proiektua. Gure herriaren hizkuntza eta kultura
aintzat hartzen zituen egitasmoa. Debekuen ondorioz Baztanen, eta Elizondon
batez ere, eskuaraz solasteko zailtasun ugari zegoelarik, ausardiaz ekin zioten
bideari hainbat gurasok. Egun, emaitza karriketan da: eskuaraz solasten dira
gazte eta haurrak, Ama hizkuntza berreskuratu dugu!
Ikastolako ikasleak 1977an
Baztan
Ikastola nació en el año 1970, por iniciativa de un grupo de padres y madres,
con el fin de garantizar la enseñanza en euskara. La institución escolar de
aquella época no satisfacía las necesidades de un amplio sector de la
ciudadanía y nuestro proyecto se gestó como una alternativa educativa. Se
trataba de una iniciativa que tomaba en consideración la lengua y la cultura de
nuestro pueblo. En un momento en el que a consecuencia de las prohibiciones
existían muchas dificultades para hablar en euskara en Baztan, y sobre todo en
Elizondo, una cuadrilla de padres y madres emprendió el camino con valentía.
Hoy, el resultado está en la calle: jóvenes y niños y niñas hablan en euskara,
¡hemos recuperado nuestra lengua materna!
Gure helburuak funtsean ez dira aldatu: eskuara oinarri
duen irakaskuntza bultzatzea, eskuaran oinarritutako eleaniztasuna lortzea.
Gure kultura ezagutzea eta gainerakoei ateak zabaltzea; gure seme-alabak
aniztasunean, berdintasunean, elkartasunean eta partaidetzan haztea,
errespetuan, balore demokratikoak aintzat hartuz.
El camino recorrido hasta ahora no ha sido fácil. No
podemos olvidar las clases que recibimos en el barracón del pueblo, en la plaza
y en horarios extraescolares, cuando ni tan siquiera teníamos un edificio. Pero
a través del auzolan, del trabajo en equipo, hemos
avanzado. El Nafarroa Oinez de este año nos ayudará a aferrarnos a ese camino.
No hay comentarios:
Publicar un comentario