2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

lunes, 19 de octubre de 2015

Nafarroa Oinez 2015ean OMENDUAK

Euskaldunak gara!

Belaunaldi berriek testigua hartu eta borroka berean jarraitu dutela erantsi zuen, eta horrek izugarri balio duela. Horrek ekarri du ikastolen 50. urteurrena eta Oinez ospatzea. «Ez dezagun ahantzi: euskaldunak gara!» garrasi egin zuen orain aitatxi den San Fermin ikastolaren sustatzaileak, eta txaloka moztu zuen jendeak. «Bukatzera noa, hunkitzen ari naiz-eta... –baina ez zegoen bukatzeko–. Hau amets bat da eta ez gara hasi bertzerik egin. Tsunami bat izanen da...». Irribarrez entzuten zioten. Jada ez daudenak oroitu eta atzokoa ikusita nola gozatuko zuten aipatu zuen: «Nork erranen zuen...».

Bere antzera, Etxenike ere mintzatzeko grinaz zegoen. «Kontuz, zuen gogoaren kontrako proportzioan joan daiteke nirea hazten...», abisatu zuen. Aita baztandarra eta ama andereñoa izana, proiektua eta parajea hurbil-hurbilekoak ditu zientzialariak. Lehenengo lerroan zen Uxue Barkosi begiratu eta zera kontatu zuen: «Aurreko Gobernuko kideei esan nien, baina ez zidaten ulertu, gure euskara den lingua navarrorum horrek kezkatzen nauela. Guk galtzen badugu, denek galduko dutelako betirako. Orain kezka hori txikiagoa da. Badugu euskaraz dakien lehendakari bat». Bertan zen Carlos Garaikoetxearentzat ere hitz onak bertzerik ez zituen izan.

«Zerbait banaiz Euskal Herriko seme naiz» nabarmendu eta, poesia eta zientzia batuz, olatuek ere beren edertasuna aurretik joan direnei zor dietela agertu zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario