2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

jueves, 12 de noviembre de 2015

Uskara Kalera

Izanegudiar*

*Aurreko mendeetan, negu garaian eta iluntzean, Erronkaribarko herri guztietan emakumeak etxe bateko sukaldean biltzen ziren haien arteam solas egiteko.
Solasaldi horietan parte hartzen zutenei egudiar deitzen zitzaien.


Euskara Zerbitzuak eta AEK-k 2015-2016 ikasturtean martxan jarri nahi dugun Egudiar egitasmoaren berri eman nahi dizuegu. Gure helburua da, euskararen erabilera sustaturik, harreman sare euskaldun bat ehuntzea eta euskararen normalizazioan eragitea.

Egudiar gure ibarrerako eratu nahi dugun mintzapraktika programa da, beste eskualde batzuetan garatzen diren proiektuen helburu eta ezaugarri bertsuak dauzkana; eta bere bitartez, euskaraz mintzatzeko motibazioa eta  ohitura sustatu nahi ditugu euskaraz aritu eta bizi ahal izateko aukera berriak eta giro egokia eskainiz.



Berbalagun, mintzakide, solaslagun.. Euskal Herri osoko mintzapraktika programetan 6.000 lagun inguruk parte hartzen du: euskaldun zaharrak, euskara ikasleak, euskaraz norekin hitz egin ez dutenak, hizkuntza erdi ahaztua dutenak, harremanak euskalduntzeko gogoa dutenak…

Orain gurera ekartzeko garaia da. Egudiar egitasmoak euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartu nahi ditu. Euskaraz mintzatu ikasleek euskara praktikatzeko eta hobetzeko, dakigun euskara lotsagatik praktikatu gabe ez uzteko, euskaraz hitz egiteko erraztasuna eta jariotasuna lortu edo herdoildutako euskarari dirdira ateratzeko, lagunarteko joera hausteko eta harremanak euskalduntzeko, euskarari ekarpena egiteko eta beharra dutenei laguntzeko…

Aurreko motibazio horietako edozein duen orok parte hartu ahal du. Egudiar denak hartuko ditu bere baitan eta harremanetan jarriko ditu. Bi baldintza baino ez dira bete behar:
·         Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila edukitzea.
·         Astean behin ordubetez talde batean parte hartzeko konpromisoa izatea



Izena ematen dutenekin 4-6 laguneko taldeak sortuko ditugu, kideen zaletasunak, adina, bizitokia etab. kontuan hartuz. Eta taldekideak astean behin bilduko dira euskaraz lasai eta gustura hitz egiteko. Elkartu eta euskaraz aritu, ez gehiago ezta gutxiago ere!. Eta haiek, zuek, nahi duzuen gaiaren inguruan eta  nahi duzuen jarduera egiteko: kafea edan, kirola egin, paseatu, mendi buelta egin…

Parte hartu nahi baduzu, izena eman Euskara Zerbitzuan
azaroaren 25a baino lehen. euskera@vallederoncal.es 948 475150


No hay comentarios:

Publicar un comentario