2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

miércoles, 18 de noviembre de 2015

Gure Historia gogoratuz

Pedro Nabarra, Erresumako Mariskala

Joan Labriteko eta Katalina Foixko  errege-erreginen garaiko Nafarroa erresuma burujabeko armada nafarraren buruzagia zen. Erresuma hori Albako Dukearen agindupeko armada gaztelauak konkistatu zuen 1512an.



Lore eskeintza Mariskalaren kriptan

1512ko konkistaren ondoren zenbait kontraeraso burutu zituzten erasotzaileak bidaltzeko. Bigarren saiakeran, 1516an, Pedro Nafarroako mariskala 1200 lagunekin hurbildu zen Nafarroa Beheretik. Erronkarin 120 erronkariar gehitu zitzaizkien. Baina zintzur haietan Cristobal Villalba koronelaren indar gaztelauak nagusitu zitzaizkien eta preso hartu zituzten mariskala eta beste buruzagi agramondarrak.

Atienzako presondegian espetxeratu zituzten. 1518Ko maiatzaren 29an barkazio eskaintza egin zioten Espainiako Carlos I eta Alemaniako V.ari fideltasuna zin egitearen truke. Mariskalak uko egin zion honela esanez:

“Berriro ere eskatzen dizut, ahal den umiltasun handienez bere gorentasunari, erakuts beza nirekiko handitasuna berorren handitasunaren parekoa, askatasun osoa eta derrigorrez zerbitzatu behar dudana zerbitzatzera  joateko baimena emanez. Berorren zerbitzariengandik bere gorentasunak espero duen garbitasuna eta fideltasuna, nik neureekin gorde ahal izango dut eta horregatik berorren   esklabo eta preso bihurtuko naiz”

Aurreskua Mariskalaren omenez


Gero Simancas-eko espetxera eraman zuten. 1522Ko azaroaren 24an, bere semea Hondarribiko gotorlekuan borrokan ari zela, labankadaz hilda agertu zen bere ziegan, Nafarroako errege-erreginekiko fideltasuna mantenduz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario