II. MIKROIPUIN LEHIAKETA
OINARRIAK
16 urtetik gorako pertsonek parte har
dezakete.
Gaia askea da, baina mikroipuina
balekoa izateko ondokoa jaso behar du bere baitan:“USKARAREN
DURRUNDA”.
Lanek ezin dituzte 100 hitzak
gainditu: proposatutako esaldia barne, eta izenburua, egonen balitz. Muga
hau gainditzen dutenak kanporatuak izanen dira.
Mikroipuin Lehiaketan parte
hartzeko epea 2016ko apirilaren 24an bukatuko da.
Mikroipuinak DIN-A4 formatoan aurkeztuko dira, izenik gabe,
sinadurarik gabe, ezta inolako bereizgarririk gabe, plika sistema erabiliko
baita.

Mikroipuinarekin batera eta gutun-azal txiki baten barruan datu hauek
emanen dira: egilearen
izen-abizenak, jaiotze data, herria eta telefono zenbakia.
Aurkeztutako mikroipuinek honako sari hauek
lortzeko aukera izanen dute:
§
LEHENENGO SARIA 150 €
§
BIGARREN SARIA 75 €
Epaiaren emaitza URZAINKIN ospatuko den
Uskara Egunean jakitera emanen da
maiatzaren 28an.
Lanak
helbide honetara bidali behar dira:
Erronkariko Euskara Zerbitzua
kamineroen etxeak z/g
31415 Erronkari
ANTOLATZAILEA
KEBENKO ELKARTEA