2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

martes, 9 de febrero de 2016

2016rako bi ekimen




Kaixo, lagun euskaldun hori:

Honen bidez, Euskara Zerbitzuak, Kebenkok, Ergak eta AEK-k, gure ibarrean euskara sustatzeko helburuz, aurten aurrera eraman asmo dugun bi ekimenen berri eman nahi dizuegu.
Biak proposamen berritzaileak eta parte-hartzaileak dira, norbanakoen eta taldeen inplikazioa eta ekarpena eskatzen dutenak. Horregatik, denon artean egin nahi ditugulako eta oraindik ere asko landu behar direlako, zuekin partekatzea pentsatu dugu. 

Hona, gure ekimenen azalpena laburra:

·        Euskararen hamabostaldia: Udaberrian, apiril aldean edo, elkarlanean euskararen hamabostaldia antolatzeko asmoa dugu, adin guztiei egokitutako euskarazko kultur eta aisialdiko eskaintza bat,  ibarreko kultur eta kirol elkarte eta eragileek antolatu jarduera guztiekin osatu nahi genukeena. Gure ustez, denon ardura izan beharko luke ibarreko euskaldunei gure hizkuntzan aritzeko aukera gehiago eskaintzea eta horrek guztion jardunean bere tokia izatea. Euskara normalizatze aldera, guztiok badugu zer esan eta zer egin.

·        Euskaraz bizi eguna, garai berean burutu litekeena. Erronkariar askok euskaldun izateko eta euskaraz bizitzeko dugun nahia azalarazteko egun gisa irudikatzen dugu. Egun beteko jarduera programa izanen litzateke, etenik gabekoa. Eta hau modu parte-hartzailean eta autogestionatuan egin nahi genuke, hau da, ibarreko euskaldunok gidatutako jarduerekin. Gure helburua da euskaldunok biltzea euskaraz aritzeko, ikusgarri egiteko eta guk geuk prestatu eta eskainitako jarduerez gozatzeko.

Laster, horietaz aritzeko bilera irekia eginen dugu, baina bien bitartean horiei buruzko zuen iritzia, ideiak eta proposamenak jaso nahi genituzke.

Bestalde, elkarteren batek parte hartzeko konpromisoa hartu nahi badu edo norbaitek bere burua zerbait egiteko eskaini nahi badu, hala adierazi ahal digu.

Horretarako, idatzi edo deitu Euskara Zerbitzura.
Dabid Lalana Salbotx
Erronkari eta Zaraitzuko Euskara Zerbitzua
Arrotxapea, z/g
31690 Ezkaroze (Nafarroa)
Tel: 948 89 05 80 - 948 47 51 50
e-mail: euskera@vallederoncal.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario