2016 XVII. ESPARTINEN MARTXA

miércoles, 28 de abril de 2010

Uskaraz bizi nahi dugu


KEBENKO kultur elkartea (Erronkari) eta XARDOKI euskararen aldeko elkartea (Zaraitzu eta Almiradioa) batu gara kanpaina bat aurrera eramateko, eta kanpaina horren bidez eskatu nahi dugu euskara gure ibarretan ofiziala izan dadin.
Arrazoi asko dauzkagu urrats hau egiteko, baina batez ere azpimarratu nahi dugu gizartearen baitatik sortzen den erreibindikazioa dela, azken urteetan, zailtasunak handiak izan badira ere, begi onez ikusi baita gure hizkuntza zaharra berreskuratzearen aldeko kultur ekimena, zeina, urtez urte aurrera egiten duen eta gorpuzten doan errealitatea baita.
Ahalegin hori posible izaten ari da gure ibarretako biztanleen gehiengoaren laguntzarekin, bereziki gurasoen laguntzarekin, horiek, gehiengo handiz, erabaki dutelako beren seme-alabak euskarazko irakaskuntzan matrikulatzea; baina, baita ere, euskara ikastea erabaki duten helduen laguntzarekin, eta baita ere, azkenik, aldez edo moldez egoera linguistikoa normalizatzearen aldeko pausuak, egunero, eman dituztenen laguntzarekin, denok ulertzen dugularik euskarak kulturalki aberasten gaituela eta lotzen gaituela mendeetako historia luzearekin.
Uste dugu gizartearen gehiengoak elebitasunaren aldeko apustua egin duela, elebitasunak bermatzen baitu gure ibarretako bi hizkuntza nagusiak, euskara eta gaztelania, elkarrekin bizi ahal izatea eskubide berdintasunean; hori dela-eta, ez dugu zalantzarik eduki erantzukizuna gure gain hartu eta kanpaina hau hasteko, eta eskatzeko gure ibarrak, hots, Erronkari, Saraitzu eta Almiradioa, Euskararen Legeak “euskalduna” izendatzen duen eremuan sar ditzatela, eskualde horrek bakarrik bermatzen baitu elebitasuna, eta bi hizkuntzen (euskararen eta gaztelaniaren) eskubideak, aukera-berdintasunean.

La asociación cultural KEBENKO (Roncal) y la asociación por el euskara XARDOKI (Salazar y Almiradio) nos unimos para llevar adelante una campaña que reivindica la oficialidad del euskara en nuestros valles.
Muchas son las razones que nos animan a dar este paso pero queremos destacar que principalmente se trata de una reivindicación que emana de la propia sociedad donde a pesar de las dificultades en los últimos años hemos visto con agrado que la recuperación cultural de nuestra lengua milenaria es un hecho que se concreta y avanza año tras año.
El esfuerzo se ha realizado y se sigue realizando hoy en día con el apoyo mayoritario de los habitantes de nuestros valles, los padres y madres de nuestras nuevas generaciones que han matriculado a sus hijos e hijas de forma abrumadoramente mayoritaria en la linea de enseñanza en euskara, de las personas adultas que han asumido el aprendizaje del euskara y de todos y todas los que de alguna manera apoyan diariamente la normalización de la situación lingüística entendiéndolo como un enriquecimiento cultural que nos mantiene unidos a siglos de historia en euskara.
Creemos, que la opción mayoritaria de la sociedad es el bilingüismo que nos asegura la convivencia en igual de derechos de las dos lenguas principales que tenemos en nuestros valles, el euskara y el castellano, y por ello no dudamos en tomar la responsabilidad de iniciar esta campaña para reivindicar que nuestros valles Roncal, Salazar y Almiradio sean incluidos en la zona que la Ley del vascuence denomina “vascófona” por ser la única zona que asegura el bilingüismo y los derechos de ambas lenguas (castellano y euskara) en igualdad de oportunidades.

No hay comentarios:

Publicar un comentario